AHT

“Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute ehunka lagunek Iruñean

Herri eta eskualdeak lotuko dituen trena eskatu dute gaur arratsaldean, Trena bai, AHT ez. Herriak erabaki! lelopean, Trenaren Aldeko Ekinbideak plataformak antolatutako manifestazioan. Plataformako kide Julio Villanuevak iragarri duenez, datozen asteetan protesta ekintza gehiago egingo dituzte.

Iruñean egin duten manifestazioa. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
Naiara Elola.
2017ko azaroaren 11
11:48
Entzun

Arratsaldeko bostak pasatuta atera da, Gazteluko plazatik, abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa. Herritarrez gain, zenbait alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek ere hartu dute parte, tartean, EH Bilduko parlamentari Adolfo Araiz, Ahal Dugu-ko idazkari nagusi Eduardo Santos, Ezkerrako Marisa de Simon eta ELAko Nafarroako koordinatzaile Mitxel Lakuntza.

“Amalurra defenda dezagun” eta “Trena bai, AHTrik ez” oihukatuz osatu dute Gazteluko plazatik Merindadeetara eta ondoren Sarasate pasealekurainoko bidea. Rakel Alvarez Tafallako EH Bilduko zinegotziak irakurri du manifestazioa antolatu dutenen artean adostutako adierazpena. Azaldu duenez, abiadura handiko trenaren aurka egiteko “hamaika arrazoi” daude. “Pribilegiatu batzuk trenean minutu gutxi batzuk lehenago iristeko, gizartearen zati handi batek pairatu beharko ditu murrizketak”, ohartarazi du. Hala, oraindik proiektua bertan behera uzteko “garaiz” daudela iritzita, Nafarroako Gobernuari eztabaida soziala ahalbidetzeko galdegin dio. Izan ere, jakinarazi du eskualdeak modu “eraginkor eta merkean” lotuko dituen trena behar dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.