Albistea entzun

Euskal presoak

Berhokoirigoin: "Presoena mugitu behar da, orain"

Gaur, Mont-de-Marsango espetxetik abiatuko da Bagoaz, Sare eta Etxerat elkarteek antolatu duten Espetxeetako Bira. Hiru astez hogei bat kartzelatan eta hiritan izango dira.

Mixel Berhokoirigoin, Mont-de-Marsango espetxearen aurrean.
Mixel Berhokoirigoin, Mont-de-Marsango espetxearen aurrean. / Iparraldeko Hitza

Eneko Etxegarai - Iparraldeko Hitza -

2017ko azaroak 16 17:49

Euskal Herritik Mont-de-Marsango presondegirantz (Okzitania) abiatu da euskal ordezkaritza bat, eta han ekingo diote hiru astez kartzelaz kartzela egingo duten birari.

Ordezkari politiko ugari joan dira espetxe atarira; esaterako, Errepublika Martxan taldeko Fabien Laine, Vincent Bru Frantziako Asanbleako diputatua eta Josu Juaristi Europako Parlamentuko diputatua. LAB, CFDT eta CGT sindikatuetako ordezkariak ere joan dira.

Bru espetxe barruan izan da zuzendariarekin mintzatzen. Bestalde, Juaristik adierazi du Europan ere "mugimenduak" daudela.

Tolosarantz abiatu baino lehen eginiko agerraldian, Mixel Berhokoirigoin bakegileak hartu du hitza: "Bide guzia bururaino ezin da aldebakarrean egin". Azaldu du "milaka" izango direla Parisen, "errateko: presoena mugitu behar da, orain".

Bagoaz-eko Emilie Martinek gogorarazi du "zuzenbide komuna" ezarriz gero 43 preso leudekeela kalean, eta Bruk erantsi du 50 preso bertara eramateko lekua dagoela Mont-de-Marsanen: "Kontziente gara presoen egoera larriei estatuaren erantzunik ezaren eskandaluaz". EPPK-ko kideek bisitarik ez dute jsoko abenduaren 9an, senideak Parisera joan daitezen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Enrique Maia Iruñeko alkatea. ©Iñaki Porto / EFE

Iruñeko alkatea arbuiatzeko adierazpena aurkeztuko dute EH Bilduk eta Geroa Baik

Berria

Adierazpen xenofoboak «daturik eman gabe» egitea eta «kolektibo oso ahulak jomugan jartzea» egotzi diote Enrique Maiari.

Juantxo Lopez de Uralde, Pilar Garrido eta Roberto Uriarte diputatuak Gasteizko Justizia Jauregiaren parean ©Berria

Unidas Podemosek salaketa jarri du Martxoaren 3ko sarraskian Martin Villak zer «erantzukizun» izan zuen iker dezaten

Unai Etxenausia

Gaineratu dute iraganean «krimenak» egin dituzten Espainiako «segurtasun indarren» eta hainbat agintariren zigorgabetasuna amaitu behar dela.

Altsasuko gazteen alde egindako mobilizazio bat, 2019ko urrian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Estrasburgok ez du aintzat hartu Altsasuko auziko gazteek egindako salaketa

Gotzon Hermosilla

Auziak Europan izan zezakeen bide judiziala amaitu egin da. Gizarteak emandako babesa nabarmendu du Altsasu Gurasoak plataformak

<em>Mozal legearen</em> aurka egindako protesta bat, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Mozala nola kendu

Iosu Alberdi

Kongresuko Barne Gaietarako Batzordera iritsi da 'mozal legea' erreformatzeko proposamena. Indar parlamentarioen lana izango da orain aldaketen nondik norakoak eztabaidatu eta adostea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.