Noiz sortua: 2017-11-29 15:06:53

Mundua

Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegian pozoia edan du zigortu batek

Sloban Praljaken kontrako auzian, hark jarritako apelazio helegitea aztertzen ari ziren. Likido bat edan du pozoia zela esanda, eta hil egin da. Gizateriaren kontrako krimena egitea egozten zioten. Bideoa, albistean.

Praljak, epaiketan, ustez pozoia dena hartu duen unean. /
Praljak, epaiketan, ustez pozoia dena hartu duen unean. / BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2017ko azaroak 29

Aurretik jarritako hogei urteko espetxe zigorra berretsi diote Praljaki. Epaia entzun duenean zigorraren kontrako ahozko protesta egin du, errugabea dela esan du, eta likidoa edan du: "Pozoia edan dut!", oihu egin du gero. "Ez naiz gerra kriminal bat, ez dut epaia onartzen", esan du 72 urteko gizonezkoak.

Carmel Agius epaileak eten egin du auzi saioa, eta zerbitzu medikuei deitzeko agindu du. Praljak anbulantzian sartu dute, eta eraman egin dute. Minutu batzuk pasatu direnean berriz abiatu dute auzi saioa. Geroago jakin da gerrako kriminala hil egin dela. Hedabideek kriminalaren inguruko iturriak aipatuz azaldu dutenez, Hagako erietxean hil da.

Sloban Praljakekin batera beste bost agintari ohi ere bazeuden auzi gelan. 2013an epaitu eta zigortu zituzten seiak gerra krimenak egitea egotzita, eta Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak zigor hori berretsi die gaur.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

<b>Bisitak.</b> Senideen eta egoiliarren arteko bisitak, atzo, Andoainen. ©BERRIA

Egoiliarrak eta senideak, hormaren alde banatan

Irati Urdalleta Lete

Gipuzkoako zahar etxeetan dauden egoiliarren senideak ezin dira barrura sartu, eta atarian ari dira bisitak egiten, horma batek bereizita. Orain arteko egoera ikusita, gustura daude aurrez aurre egoteko daukaten aukerarekin.

Adineko bi pertsona, Donostian paseatzen. / ©Juan Carlos Ruiz, Foku

Hirugarren fasean ordutegi guztiak kendu ditu Espainiako Gobernuak

Jon Ordoñez Garmendia

Hogei pertsona arte elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna