Aurretik jarritako hogei urteko espetxe zigorra berretsi diote Praljaki. Epaia entzun duenean zigorraren kontrako ahozko protesta egin du, errugabea dela esan du, eta likidoa edan du: "Pozoia edan dut!", oihu egin du gero. "Ez naiz gerra kriminal bat, ez dut epaia onartzen", esan du 72 urteko gizonezkoak.
In a dramatic turn of events, former Bosnian Croat General Slobodan Praljak appeared to drink what he said was poison at the ICTY. pic.twitter.com/V3yZLW5sBT
— RFE/RL (@RFERL) 2017(e)ko azaroak 29
Carmel Agius epaileak eten egin du auzi saioa, eta zerbitzu medikuei deitzeko agindu du. Praljak anbulantzian sartu dute, eta eraman egin dute. Minutu batzuk pasatu direnean berriz abiatu dute auzi saioa. Geroago jakin da gerrako kriminala hil egin dela. Hedabideek kriminalaren inguruko iturriak aipatuz azaldu dutenez, Hagako erietxean hil da.
Sloban Praljakekin batera beste bost agintari ohi ere bazeuden auzi gelan. 2013an epaitu eta zigortu zituzten seiak gerra krimenak egitea egotzita, eta Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak zigor hori berretsi die gaur.