Korsika

Iragarritako garaipena lortu dute nazionalistek Korsikan

Lehen emaitzen arabera, Gilles Simeoni eta Jean-Guy Talamoniren zerrendak eskuratu ditu botoen %56,9.

Jean Guy Talamoni hautagai nazionalista, bozkatzeko unean. OLIVIER SANCHEZ, EFE
2017ko abenduaren 10a
19:32
Entzun

 

Ez da ezustekorik izan. Duela astebete bezala, gaur egin den bigarren itzulian ere nazionalistak izan dira nagusi. Emaitza ofizialak gauerako espero badituzte ere, lehen emaitzetan oinarritutako zundaketek botoen %56,9 ematen dizkiete. 

Bigarren tokian geratu dira, nazionalistengandik oso urrun, eskuineko hautagai Jean-Martin Mondolonirenak, botoen %16,5ekin; eta hirugarren leudeke errepublikanoak Valerie Bozzi buru, botoen %13,3rekin. Azken horrekin berdinduta, berriz, En Marchekoen zerrenda.

Duela astebete bezala gaurkoan ere abstentzioa handia izan da, %48 ingurukoa Ipsos etxearen arabera. Orotara uharteko 538 hautes eskola zabalik izan dira goizeko zortzietatik aurrera, eta arratsaledeko seirak arte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.