Albistea entzun

Mossoak oldartu egin zaizkie Lleidako museoaren aurrean bildutakoei

Guardia Zibila Lleidako museora sartu da, Sixenako obrak Espainiara eramateko.

Mossoen oldarraldia, Lleidako museoaren atarian. /
Mossoen oldarraldia, Lleidako museoaren atarian. / ADRIA ROPERO/Efe

Berria -

2017ko abenduak 11 07:30

Gaur goizean joango zirela espero zen, baina eguna argitzerako Lleidako museoaren barruan ziren Aragoiko teknikariak. Goizaldeko hiru eta erdiak aldera iritsi dira, Sixenako obrak hartzeko asmoz. Guardia Zibilaren ehun bat ibilgailuren babesa dute.

Museoaren barruan mugimendu handia ikusten da, eta kanpoan ere jende ugari elkartu da. Tentsio une handiak ari dira izaten, eta mossoek manifestarien kontra ere egin dute. 08:45 aldera hasi da tentsioa igotzen. Mossoek urrutirago eraman nahi zuten jendea, eta, jendeak ezetz esan ostean, indarra erabili dute mugiarazteko.

Han dira Joan Tarda ERCko diputatua eta Mireia Boya CUPeko legebiltzarkidea.

Bart, 00:00ak aldera museoaren inguruetan zegoen jendea handik bidaltzen aritu ziren mossoak. Ez zieten museoan sartzen utzi Angel Ros Lleidako alkateari eta Generalitateko Ondare zuzendariari. Museoko zuzendariari eta teknikoei bai. Hiru bat ordu geroago iritsi ziren Aragoiko teknikariak Guardia Zibilaren laguntzarekin.

155. artikulua aplikatuta Espainiako Gobernuak Kataluniakoaren boterea bere gain hartu zuela balitatuta, Sixenako obrak Aragoira eramateko agindu zuen Iñigo Mendez Vigo Espainiako Kultura ministroak.

Aragoiko Gobernuak Lleidako Museoan dauden 44 pieza horiek eskatu zituen, eta Mendez Vigok halaxe egiteko agindu zuen Huescako auzitegiaren probidentzia bat jaso orduko. Instrukzio epaileak azaroaren 15ean hartu zuen erabakia, eta helegitea jartzeko aukera zegoen, baina, Espainiako Gobernuak, Kataluniakoaren izenean, ez jartzea erabaki zuen. Kataluniako Gobernua pieza horiek Aragoira eramatearen kontra azaldu izan da beti.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ehorzketa etxe bateko bi langile droga trafikatzailea zelakoan hil zuten pertsona baten gorpua eramaten, Manilan, 2021eko irailean ©ROLEX DELA PENA / EFE

NZAk berriz ireki du Filipinetako drogaren kontrako gerrari buruzko ikerketa

Ander Perez Zala

Auzitegiak fiskaltzaren eskaria onartu du, argudiatuta Manilak harturiko erabakiak ez direla nahikoa izan. Duterteren agintaldian 30.000 lagun hil zituzten, giza eskubideen aldeko erakundeen arabera.

Josep Borrell EBko diplomaziaburua eta Naser Burita Marokoko Atzerri ministroa, hilaren 5eko bilkuraren ostean. ©J. M. / EFE

Marokoren eta EBren arteko harreman onak, mehatxupean

Ricard Gonzalez

Lehen informazioen arabera, badirudi Rabatek sortu zuela europarlamentuko ustelkeria trama. Eskandalu horrek gainezka eragin die bi aldeei, desadostasunen ondoren.
 ©Paolo Aguilar/ EFE

Dina Boluarteren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute

Berria

Peruko Kongresuko zenbait kideren arabera, presidentea «ez da gai» kargu horretan jarduteko

Herritar batzuk gizon baten hilotza eramaten, atzo, Jeninen. ©ALAA BADARNEH / EFE

Israelgo indarrek gutxienez hamar palestinar erail dituzte bi erasotan, tiroz

Julen Otaegi Leonet - Mikel O. Iribar

Jenin hirian eta Jerusalem ekialdean oldartu dira militarrak. Armadako buruak «terrorismoaren kontrako jarduerekin» jarraitzeko agindu du

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...