Gizartea
Gerraren negozioa eta "lotsaren horma" salatu ditu mugimendu feministak Bilboko Portuan
Ehunka emakumek protesta martxa egin dute gaur goizean Santurtzitik Bilboko Porturaino. Hogei bat manifestari portuko hesira kateatu dira martxaren amaieran.

Mobilizazio jendetsua izan da Euskal Herriko Mugimendu Feministak gaur goizerako antolatu duena. Ehunka emakumek egin dute Santurtzi eta Bilboko Portuaren arteko bidea oinez, protestan.
#FeministonBakePortua Itxura hau zaukan manifestazioak duela minutu batzuk. Jendetza gerraren aurka. @bakeportua @berria pic.twitter.com/bOiXg0yV4v
— Maite Asensio Lozano (@MAsensioLozano) 2017(e)ko abenduak 16
Hain zuzen, Bilboko Portutik Arabia Saudira bideratzen diren gerra armen negozioa salatu dute; baita portuan lau metroko garaierako horma bat eraikitzeko proiektua ere. "Lotsaren horma" izendatu dute, Erresuma Batura doazen ferryetan ezkutuan sartu nahi duten migranteei bidea mozteko eraiki asmo delako.
#FeministonBakePortua #EzinBaduguDantzatuEzDaGureIraultza @bakeportua @berria pic.twitter.com/cPG7YxyvUm
— Maite Asensio Lozano (@MAsensioLozano) 2017(e)ko abenduak 16
Feministok gerraren aurka lelopean, 11:00etan abiatu da martxa Santurtzitik, eta ibilbidearen amaieran hogei bat emakume kateatu dira portuko hesira. Manifestariek Bilboko Portuari galdegin diote ez dezala "mugen sorreran lagundu". Adierazi dutenez, nahiago lukete "portuko agintaritzak eta Eusko Jaurlaritzak horma hau altxatzeko muga politiken mesedetan eta portu honetatik pasatzen diren armak babesteko erabiltzen dituen baliabideak indarkeria matxistari aurre egiteko erabiltzea".
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.