Mas, Rovira eta Gabriel ere auzitara

Espainiako Auzitegi Gorenak matxinada egotzita aurrera daraman auzian Artur Mas Generalitateko presidente ohia, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia eta Anna Gabriel CUPeko diputatu ohia ere ikertzea erabaki du.

Hainbat lagun Estremerako espetxearen atarian. VÍCTOR LERENA, EFE
2017ko abenduaren 22a
12:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Pablo Llarena epaileak ikertutako jendearen zerrenda luzatu du, eta hiru horiez gain, zerrendan sartu ditu Marta Pascal PDeCATeko koordinatzailea, CUPen legebiltzar taldeko lehendakari Mireia Boya eta AMI independentziaren aldeko udalerrien elkarteko lehendakari Neul Lloveras.

Ikertuek ez dute jakinarazpenik jaso oraindik, eta La Vanguardia-ren arabera, ostiralean jaso dezakete. Iturri horren arabera, ez dituzte deklaratzera deituko.

Epaileak idatzi du, ikertzen ari diren gertaerak zuzentzen hainbat laguneko taldea aritu zela, eta haien artean leudeke legebiltzarreko taldeetako buruak eta alderdietako idazkari nagusi eta presidenteak.

Zerrendan dauden pertsona guztiak bileraren batean egon direla baieztatuta dagoela argudiatu du epaileak, eta egozten dien matxinada bilera horietan prestatu zela. Guardia Zibilaren arabera, gainera, ikertuko dituen pertsona horiek ezinbesteko lana egin zuten "prozesua bururaino eramateko".

28 dira ikertuak, jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.