Albistea entzun

Katalunia

CUPeko bi zinegotzi atxilotu dituzte Reusen

Marta Llorens eta Oriol Ciurana Reusko zinegotziak udaletxera sartzen ari zirela hartu dituzte atxilo mossoek. Bi aldiz deitu zituzten deklaratzera U-1eko mobilizazioen harira, baina ez ziren agertu. Bihar eramango dituzte epailearen aurrera.

Deklaratzeari joateari uko egiteagatik, atxilotze agindua duten CUPeko bi zinegotziak. /
Deklaratzeari joateari uko egiteagatik, atxilotze agindua duten CUPeko bi zinegotziak. / Tamaina handiagoan ikusi

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2017ko abenduak 27

Atxilotu aurretik prentsaurrekoa eman dute, esateko ez dutela Espainiako Justizia onartzen, botere banaketa bermatzen ez duelako. Prentsaurrekoa eman ondoren joan dira udaletxera.

Reusko 2. instrukzio epaitegiko epaileak gaur goizean agindu du Llorens eta Ciurana atxilotzeko. Urriaren 1ean Espainiako Poliziaren kontra gorrotoa eragitea leporatzen diete biei. Mariona Quadrada, berriz, CUPeko Reusko zinegotzia hori ere, deklaratzera deitu dute bigarren aldiz, eta oraingoz ez dute haren kontrako atxiloketa agindurik ezarri. Litekeena da Llorens eta Ciurana aske uztea atxilotu eta gero, baina karguekin. Haien abokatuak saiatu dira gaua atxilotuta igaro ez dezaten, baina hala egin beharko dute. Bihar eramango dituzte epailearengana, deklaratzera.

Mobilizazioak egin dituzte Reusen; 1.000 bat lagun atera dira kalera atxiloketak salatzera. CUPeko zinegotziek honela erantzun diote atxiloketa aginduari: "Atxiloketa aginduaren berri eman digute, U-1eko mobilizazioak direla eta. Estatuaren errepresioaren aurrean, zutik jarraituko dugu, pozik eta borrokan. Kaleak beti izango dira gureak".

"Estatu zapaltzailea"

CUPek atxilotuen hitzekin bi bideo zabaldu ditu twitterren. Ciuranak salatu du "estatu zapaltzaile" batek atxilotu duela, "justizia politizatuta" dagoelako. Llorens agertzen den bideoak ere formatu berbera du. Bere ideiekin kontsekuente izateagatik, eta oinarrizko eskubideak baliatzeagatik eraman dutela atxilo salatu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lurrikara.

5.000tik gora dira oraingoz Ekialde Hurbileko seismoetan hildakoak

Arantxa Elizegi Egilegor - Mikel O. Iribar

Gau osoan zehar lanean jarraitu dute erreskate taldeek, baina toki askotan laguntzaren zain daude oraindik. Ohartarazi dute biktima kopurua handitu egingo dela datozen orduetan. Milaka dira kaltetuak, eta 20.000tik gora zaurituak. Erdoganek hiru hilabeteko larrialdi egoera ezarri du hamar probintziatan.

«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»

«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»

Orsola Casagrande

Kurdistanen krisi mahaia eratu du HDP alderdiak, laguntza kudeatu eta kaltetutako eremuetara iristeko. Aterpeak lortzea da orain lehentasuna Sancarrentzat.

Greziako kostazainen ontzi bat, artxiboko irudi batean. ©HELLENIC COAST GUARD / EFE

Gutxienez hiru migratzaile hil eta hogeitik gora desagertu dira Lesbostik gertu

Mikel O. Iribar

Kostazainek hamasei pertsona erreskatatu dituzte. Bizirik atera direnen esanetan, haien ontzia haitzen aurka jo ostean hondoratu da.

Palestinar bat astelehenean Jeriko hirian izandako tiroketen arrastoei begira. ©EFE

Israelgo armadak adin txikiko palestinar bat hil du tiroz

Berria

Gazteak haien kontra tiro egin zuela adierazi dute armadaren iturriek. Urte hasieratik gutxienez 42 palestinar hil ditu Israelek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...