Egipto

Gutxienez hamar lagun hil dituzte Kairon, eliza bati eraso eginda

Bi lagunek tiroka eraso diote Mar Mina elizari.

Elizaren ataria, erasoaren ostean. KHALED ELFIQI, EFE
2017ko abenduaren 29a
12:59
Entzun

Heluan auzoko elizari tiroka eraso diote bi pertsonak, eta gutxienez hamar lagun hil dituzte. Haietako bat behintzat polizia da, eta bestea, erasoaren egileetako bat. Jaled Muyahed Osasun ministroaren arabera, bost lagun daude zaurituta.

Eferi polizia iturriek jakinarazi diotenez, bi lagun elizara sartzen saiatu dira, eta, utzi ez dietenez, tiroka ekin diote. Gisa berean erantzun dute poliziek ere, eta denera hamar hildako izan dira. Erasotzaile bat han bertan hil dute, eta bigarrena zaurituta hartu dute preso, ihesari eman ostean.

Egiptoko elizek segurtasun neurri handiak izaten dituzte, askotan erasotzen dietelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.