Heluan auzoko elizari tiroka eraso diote bi pertsonak, eta gutxienez hamar lagun hil dituzte. Haietako bat behintzat polizia da, eta bestea, erasoaren egileetako bat. Jaled Muyahed Osasun ministroaren arabera, bost lagun daude zaurituta.
Eferi polizia iturriek jakinarazi diotenez, bi lagun elizara sartzen saiatu dira, eta, utzi ez dietenez, tiroka ekin diote. Gisa berean erantzun dute poliziek ere, eta denera hamar hildako izan dira. Erasotzaile bat han bertan hil dute, eta bigarrena zaurituta hartu dute preso, ihesari eman ostean.
Egiptoko elizek segurtasun neurri handiak izaten dituzte, askotan erasotzen dietelako.