Albistea entzun

Euskal presoak

Urrian Madrilen manifestazioa egin nahi duela iragarri du Sarek

Espainiako estatuko hainbat eragilerekin hartu emanak dituela, eta haien ondorioz, Espainian euskal presoen eskubideen aldeko "ekimenen dinamika" abiatuko dutela iragarri du Sarek. Atzoko manifestazioari erreferentzia eginez honakoa esan du: "Inoiz baino gehiago eta pluralago gara".

Urrian Madrilen manifestazioa egin nahi duela iragarri du Sarek
Urrian Madrilen manifestazioa egin nahi duela iragarri du Sarek

Berria -

2018ko urtarrilak 14

Atzo Bilbon egindako manifestazioaren "oso balorazio baikorra" egin du Sarek. Atzokoa ere gero aurrera begira jarri da, eta Frantziak presoak hurbilduko dituela iragarri ostean, Espainia mugiarazteko lan egingo duela jakinarazi du. "Azken hilabeteetan" hainbat eragilerekin kontaktuan egon dela jakinarazi ostean, urrian Madrilen manifestazioa egin nahi duela iragarri du. "Estatuak ez dira mugitzen, mugiarazi egin behar dira".

Atzoko manifestazioaren balorazioa egiteko prentsaurrekoa eman du gaur Sarek Bilbon, eta gogora ekarri du Europako Legebiltzarrak ere eskatu zuela euskal presoak Euskal Herriko espetxetara gerturatzeko. Joseba Azkarraga eta Begoña Atxa bozeramaileek jakitera eman dutenez, "hainbat kontaktu diskretu" izan dituzte azkenaldian, eta euskal presoen eskubideen urraketa lantzeko taldea sortuta daukate Espainiako estatuko hainbat eragilerekin, eta haien elkarlanaren ondorio izatea nahi dute Madrileko manifestazioa.

"Urte hau oso garrantzitsua izango da", esan du Azkarragak. Gizarte zibilak PPren esku dagoen Espainiako Gobernua mugiaraztea da beraien helburua.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Etxerat-ek antolatutako mobilizazio bat, Donostian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Salbuespena desmuntatzen hasi den urtea

Iosu Alberdi

Euskal presoen %68,5 Euskal Herriko espetxeetan daude, eta gradu progresioak jasotzen hasi dira. Foro Sozialak uste du azken urtean «aurrerapauso sendoak» eman direla

Iñaki Larramendi: belaunaldi baten azkena

Iñaki Larramendi: belaunaldi baten azkena

Julen Aperribai

Txillardegi, Albisu, Gantzarain, Benito del Valle eta beste zenbaitekin batera Ekinen sortzaile izandakoa hil da, 93 urterekin. EGIrekin erabat hautsi, eta ETAren eratze batzarra egin zuen belaunaldi hark, 1958an.

 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

«Gure ereduaren oinarrietako bat da printzipio komunitarioa»

Iosu Alberdi

Urtebete igaro da Espainiako Gobernuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen kontrola Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuenetik. Estrategia berria fintzen ari diren arduradun nagusietako bat da Artetxe.
Erraldoiak San Fermin Txiki jaien txupinazoan, iragan ostiralean. ©Iñigo Uriz / FOKU

Iruñeko Udalak laguntza kendu dio Alde Zaharreko jai batzordeari

Berria

San Fermin Txiki jaietan egindako euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldi bat erabili du argudio moduan. Jai batzordeak, hortaz, itzuli egin beharko du jasotako dirua. 5.791 euroko laguntza esleitu zion udalak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...