Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Euskara

Ondarroakoa edo batua?

Athleticekin entrenatu da gaur goizean Iñigo Martinez, baina bere agurrean erabilitako idazkerak euskara batuaren erabileran jarri du arreta guztia. Sare sozialetan eztabaida sutsua piztu da.

Iñigo Martinez, gaur, Atleticekin egin duen aurreneko entrenamenduan. /
Iñigo Martinez, gaur, Atleticekin egin duen aurreneko entrenamenduan. / Miguel Toña/Efe

Berria -

2018ko urtarrilak 31

Iñigo Martinezen fitxaketak zalaparta bat baino gehiago ekarri du: Realetik Athleticera joateak eragindakoa bat, horretarako erabilitako diru kopuruaren ondoriozkoa bestea, eta Martinezek berak idatzi eta sareetan zabaldutako gutunak sorturikoa bestea.

Euskaraz eta gazteleraz idatzi du oharra, eta aurrena ondarroarrez egin du. Atzo argitaratu zuen oharra, eta berehala hasi ziren, Twitterren bertan, lehenenego salaketak:

Eta segida izan du eztabaida horrek, euskara batuaren eta euskalkien erabilerari buruzkoak. Noiz, non eta zer erabili behar den.

Hau dio BERRIAren estilo liburuak gaiaz: "Euskara batu estandarrean idazten da BERRIAn. Eredu horretan, euskalki guztiek bat egiten dute, beren aberastasun lexiko eta sintaktikoarekin, estandarizaziorako Euskaltzaindiak zehazturiko irizpideen barruan".

BERRIAk ere landu zuen gaia 2016an. Irene Arrarats BERRIAko Euskara arduradunak erreportai horretan azaldu zuen "faltsua" dela euskalkien eta batuaren arteko dikotomia: "Batuak euskalkietatik edaten du, eta, aditz paradigma-eta alde batera uzten badugu, batua eta euskalkiak bat dira, goitik behera".

Andres Urrutia euskaltzain buruak adierazi zuenez, desadostasunak eta desorekak izan dira batuaren eta euskalkien artean. "Batzuk, batu nahian, euskalkietatik ahaztu egiten dira; beste batzuek, euskalkietan, txokokerietan ibili nahian, guztiok batzen gaituen horretatik ihes egiten dute".

Euskalkia noiz erabili eta batuan noiz jardun galdetuta, arreta erregistroan jarri zuen Arraratsek. "Erregistroak ez ditugu ondo bereizten, eta, askotan, erregistroei buruz aritu behar genuke, eta idatziaz eta ahozkoaz, eta ez batua/euskalkiak dikotomiaz".

Xabier Amuriza bertsolariaren iritziz, erabilera okerrak ari dira zabaltzen. "Idatzita ikusten dira azpieuskalkien eredu lokalak, ia-ia makarrak esateko moduan. Orain dela 50 urte, analfabetoek ere ez zuten horrela idazten. Hori dago modan: hitz egiten den moduan idaztea, fonetismo guztiekin. Maila kulturalean atzerakada handia da".

Arriskutsua deritzo Urrutiak hitz egiten den bezala idazteko joerari. "Fonetismoak eta ahoskeriak, tokian tokikoagoa egiteko... Bakoitza bere aldetik hasten bagara idazten, hizkuntza grafitizatzen, gure arteko komunikazioa ezinezkoa izango da".

Hala ere, Arraratsek argitu zuen batuan egiteak ez duela denen hizkera berdin bihurtu behar. "Batasuna ez da denean denok berdin egitea, baizik eta denok denona ulertzea".

 

BERRIAren Facebookeko orrialdean ere zabaldu da eztabaida.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bilboko Zorrotza auzoan dozena bat auto urperatu zituen ibaiak. ©LUIS TEJIDO / EFE

Elur urtuak eta ibaien emari handiek kalteak eragin dituzte

Javi West Larrañaga

Cadagua eta Nerbioi ibaiek egin dituzte kalterik handienak Bizkaian. Auzokide batzuek ezin izan dituzte ibilgailuak garajetik atera
Irune Costumero, artxiboko irudi batean. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Irune Costumerori alabaren zaintza partekatua ukatu dio auzitegiak

Erredakzioa

GAS gurasoen alienazio sindrome faltsua argudio hartuta, kendu egin zioten zaintza 2017an. Costumerok mendekutzat jo du epaia
Taberna bat, bezeroz beteta. ©GUILLAUME FAUVEAU

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID ziurtagiria exijitzearen alde azaldu da Auzitegi Goreneko fiskaltza

Ion Orzaiz

Fiskaltzak ontzat jo du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra jarritako helegitea

Asier Zabaleta eta Marian Gerrikabeitia: «Ondo gaude»

Asier Zabaleta eta Marian Gerrikabeitia ostegunean itzuliko dira Euskal Herrira

Paulo Ostolaza

Mozambiken harrapatuta daude dantzaria eta kazetaria, omikron aldaera dela-eta mugak itxi dituztelako hainbat herrialdek. Espainiako Gobernuak antolatu du etxera eramango dituen hegaldia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.