Memoria historikoa
Iruñean dago Maravillas Lamberto
Frankistek bortxatu eta hil zuten Lamberto 14 urte zituenean.

"Nire ahizpa Maravillasek 14 urte zituen orduan, eta bazekien herrian ordurako pertsona asko desagertuak zirela. Hori zela eta, falangistei eskatu zien haiekin eramateko, gure aitari zer egiten zioten jakiteko, eta haren arrastoa ez galtzeko". Josefina Lambertoren hitzak dira, ahizpa eta aita eraman zituzten gauari buruzkoak. Haren ahizpa Maravillas frankistek bortxatu eta hil zuten, baina familiak ez zuen haren berri izan, herritar batek 14 urteko neskaren gorpua aurkitu zuen arte.
Gaur Iruñeko Udalak frankistek hildako neskaren izena jarri dio Lezkairu auzoko plazari. Bertan izan da Joseba Asiron alkatea ere, zeinak berretsi duen frankisten jazarpena jasan zuten herritarrek ikur bilakatu dela Lamberto.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.