Hegoafrika

Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidente izendatu dute

Gaur eguerdian egin du saioa parlamentuak. Jacob Zumak dimisioa eman zuen atzo.

Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidente izendatu berria. MIKE HUTCHINGS, EFE
mikel rodriguez
2018ko otsailaren 15a
14:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Zumari atzo arteko epea eman zion ANC Afrikako Kongresu Nazionala bere alderdiak dimisioa emateko, bertzela, haren aurkako konfiantza mozio bat aurkeztuko zuen —bertze konfiantza mozio batera ere deituta zuten gaurko, EFF Askatasun Ekonomikorako Borrokalariak oposizioko alderdiak aurkeztutakoa—. Zumak atzo eguerdian erran bazuen ere ez zuela kargua uzteko asmorik, arratserako amore eman zuen. Ramaphosa ANCko presidente eta Hegoafrikako presidenteordea izan da gaur presidentetzarako aurkeztu den hautagai bakarra.

Oposizioko alderdi nagusiak, DA Aliantza Demokratikoak parlamentua desegiteko eta hauteskundeetara deitzeko eskatu du, eta eskaera horrekin bat egin du oposizioko bigarrenak, EFFk —haren ordezkariek alde egin dute parlamentutik, protestan—. Hauteskundeak heldu den urtean egitekoak dituzte. 

Jacob Zumak bederatzi urte egin ditu presidente gisa, baina ustelkeria auzien ondorioz gero eta presio gehiago jaso ondoren, kargua utzi zuen atzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.