Korsika

Korsikako bi preso irlara hurbildu dituzte

Borgoko kartzelara lekualdatu dituzte Antoine Pes eta Jean-Jacques Pozzo Di Borgo. Pes Fresnesen zegoen, Frantzia iparraldean, eta Pozzo Di Borgo Villepinten, Paris inguruan.

Presoen egoera salatzeko errepide mozketa, Ajaccion, 2010ean. M. LUCCIONI, EFE
Berria
2018ko otsailaren 23a
20:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Antoine Pes eta Jean-Jacques Pozzo Di Borgo preso politikoak Bastia ondorko Borgo kartzelara hurbildu dituzte, Corsica Infurmazione-k jakinarazi duenez.

Pozzo Di Borgo 2013az geroztik zegoen Paris inguruko Villepinteko kartzelan, behin-behinean preso. Antoine Pes Frantzia iparraldeko Fresneseko kartzelan zegoen, 2015etik, hura ere behin-behinean preso. 2017ko martxoan egin zuten irlara hurbiltzeko eskaria.

Frantziako Justizia presoen kasuak banan-banan aztertzen ari da, Korsikara hurbildu ala ez erabakitzeko. Orain, sei preso korsikar geratzen dira Frantziako kartzelatan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.