Antoine Pes eta Jean-Jacques Pozzo Di Borgo preso politikoak Bastia ondorko Borgo kartzelara hurbildu dituzte, Corsica Infurmazione-k jakinarazi duenez.
Pozzo Di Borgo 2013az geroztik zegoen Paris inguruko Villepinteko kartzelan, behin-behinean preso. Antoine Pes Frantzia iparraldeko Fresneseko kartzelan zegoen, 2015etik, hura ere behin-behinean preso. 2017ko martxoan egin zuten irlara hurbiltzeko eskaria.
Frantziako Justizia presoen kasuak banan-banan aztertzen ari da, Korsikara hurbildu ala ez erabakitzeko. Orain, sei preso korsikar geratzen dira Frantziako kartzelatan.