Noiz sortua: 2018-04-19 16:30:10

Artiumeko zuzendari izateari utziko dio Daniel Castillejok

Erabakia arrazoi pertsonalengatik hartu duela argudiatu du. Urrian utziko du zuzendari postua.

Saniel Castillejo, artxiboko irudi batean. /
Saniel Castillejo, artxiboko irudi batean. / Juanan Ruiz/Foku

Aitor Biain -

2018ko apirilak 19

2008ko urriaren 21ean hartu zuen Daniel Castillejok (Burgos, 1957) Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren zuzendaritza. Bada, karguan hamar urte beteko dituen egunean, datorren urriaren 21ean, zuzendari izateari utziko diola jakinarazi du, gaur, prentsaren aurrean egindako agerraldian. Castillejok adierazi du arrazoi pertsonalek eraman dutela erabaki hori hartzera, eta ez duela “inolako presiorik” jasan; areago, langileen eta erakundeen babesa duela azpimarratu du. Museoko bildumaren zaintzaile postura itzuliko da orain.

Duela hiru egun jakinarazi zion patronatuaren zuzendaritzari dimisioa emango ziola eskutitz bidez, eta gaur bertan adierazi dio, bestalde, Artium Fundazioaren komite exekutiboari. Castillorejen hitzetan, ordezkari asko “ez dira ados azaldu” erabaki horrekin, tartean, Igone Martinez de Luna komite exekutiboaren zuzendaria, eta karguan jarraitzeko eskatu diote; baina ez du onartu, “nahiz eta kontratu mugagabea izan”: “nire erabakia irmoa da”, azpimarratu du.

Ildo horretan, kultur erakundeen kudeaketan “jardunbide egokiena” zuzendari postuak “mugatzea” dela erantsi du Castillejok. 2013an aldatu zioten kontratua Artiumeko zuzendariari, eta bost urteko luzapena izatetik mugagabea izatera pasa zen kontratua. “Nik, ordea, nahiago izan dut hasierako kontratu hura aintzat hartu. Zeinak, bost urterako izendatu ninduen, beste bost urteko luzapen batekin. Karguan hamar urte eginda, berriei lekua utzi behar zaie”. Hain zuzen, zuzendari izateari uzteko “arrazoi nagusiena” hori dela nabarmendu du.

Zuzendari gisa emandako hamar urte hauetan krisi ekonomikoak jarritako “sabai ekonomikoa” ere jarri du kargua uzteko arrazoien artean. “Krisi ekonomikoa oso-osorik irentsi dugu: a-tik z-ra”. Tarte horretan bada, “une gazi-gozoak” bizi izan dituela adierazi du, proiektu asko bide bazterrean utzi behar izan dituelako. “Gihar ekonomikoa galdu dugu, %31 zehatz esateko, eta oraindik horri buelta eman ezinik jarraitzen dugu”. Nolanahi ere, museoa “egonkor” dagoela azpimarratu du, oraindik krisiaren “arrasto asko” baditu ere. Langileei eskerrak eman dizkie “beti alboan” izan direlako, eta guztien “ahaleginari esker” lortu duelako museoak egun duen aitortza.

Pertsonalki, nekatuta dagoela aitortu du Castillejok, baina museoaren alde “lanean” jarraituko duela azpimarratu du: “Kulturaren eta artean militante izan naiz beti, eta hala izaten jarraituko dut. Inork ez dezala pentsa erretiratu egingo naizenik, kulturaren beharraz ohartarazten jarraituko dut”.  

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 13.406 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 905 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.972 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Elkarrizketa digitala: Felix Zubia

«Ez du abisatzen: ez dakigu arin hasi denak gaizki bukatuko duen»

Arantxa Iraola

COVID-19 gaitzaren izurriari aurre egiteko aparteko zeregina dute, oro har, osasun arloko profesionalek, eta bereziki zainketa intentsiboetakoek, pazienterik larrienak artatzen baitituzte. Felix Zubia medikua zurrunbilo horretan ari da; ZIUko medikua da.

Ordiziako azoka neurri berezien artean egin da krisia hasi zenetik. / ©Jon Urbe, Foku

Azokak berriz irekitzeko eskatu dute 61 eragilek

Jon Ordoñez Garmendia

Azokak baimendu eta bultzatzearen aldeko adierazpen bat atera dute 60 eragile inguruk, ekoizleak, kontsumo elkarteak, talde ekologistak, sindikatuak eta alderdiak tartean. Eusko Jaurlaritzak aste honetan hartu duen erabakiarekiko desadostasuna agertu dute. Azokak debekatu baina saltoki handiak irekita jarraitzen dutela salatzen dute eta horrek atzean beste helburu batzuk egon ditzakeela pentsarazten diela. Zuzeneko salmenta eta saltoki txikiak lehenesteko eskatu dute eta azoken aldeko ekimenetan parte hartzera deitu dute.

Frantziako Polziaren kontrola Biriatuko mugan, artxiboko irudia ©Guillaume Fauveau

Kontrolak azkartuko dituzte Ipar Euskal Herrian

Oihana Teyseyre Koskarat

Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira sartzeko baldintzak indartu ditu Frantziako Estatuak. 500 jendarme eta polizia arituko dira lanean pazko asteburuan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna