Albistea entzun

ETA-ren amaiera

Ofiziala da: bukatu du ETAk

Nazioarteko 50 bat diplomazialariri egin die ofizial erabakia erakundeak, Genevan, Henri Dunant zentroan. Bertan izan da BERRIA. Ondoren, hedabideetan, Josu Urrutikoetxeak eta Marixol Iparragirrek aurrez grabatutako formatu batean adierazpena irakurri dute. ETAk bere "egitura guztiak erabat desegin" ditu, eta aurrerantzean ez du funtzio politikorik izango. Militanteen %93k babestu dute. ETAren azken adierazpena

Enekoitz Esnaola - Geneva -

2018ko maiatzak 4 08:45

Ofiziala eta publikoa da: bukatu du ETAk bere ibilbidea. Genevan (Suitza) jakinarazi du, 14:00etan, Henri Dunant zentroan, nazioarteko komunitateko eragile batzuei aurrez grabatutako euskarri batean “ETAren azken adierazpena” irakurrita. Josu Urrutikoetxea eta Maixol Iparragirre erakundeko militante historikoek jarri diote ahotsa. Aretoan izan dira Henri Dunanteko arduradunak eta hainbat diplomazialari, eta hedabide batzuk –BERRIA tartean zen–. “ETA herritik sortu zen, eta orain herrian urtuko da”.

Barne eztabaidan parte hartu eta boto eskubidea zuten militanteen %93k babestu dute ETAk bukatzea –haren Zuzendaritza Batzordearen proposamena zen–, David Harland Henri Dunant zentroko zuzendariak Genevako ekitaldian esan duenez. Ia hiru mila militantek hartu dute parte.

“ETAk bere egitura guztiak erabat desegin ditu”, dio adierazpenak, erabakiaren berri emateko lehen puntuan. Bigarrengoan dator aurrerantzean ez duela funtziorik izango, “bere ekinbide politikoa bukatutzat jo” duelako. “Ez da berriro posizio politikoak adierazten, ekimenak sustatzen eta gainerako aktoreak interpelatzen dituen eragile bat izango”.

ETAk adierazi duenez, bere sorrera garaian “Euskal Herria hiltzorian” zegoen, “frankismoaren atzaparretan itota eta estatu jakobinoak asimilatuta”, eta, aldiz, gaur egun, “bere buruaren jabe izan nahi duen herri bat bizi da”.

“Gakotzat” jo du “nazio aitorpena lortzeko erabakitzeko eskubidearen egikaritzea”, eta uste du horretarako “indar metaketa, herri aktibazioa eta ezberdinen arteko akordioak ardatz izango dituen herri prozesu bat eraikitzea” dela “erronka nagusia”, baita gatazkaren ondorioak konpontzeko ere. “Inongo beldurrik” ez diolako egoera berriari, “fase historiko berri horren mesedetan” hartu du bukatzeko erabakia ETAk.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Sarek salatu du Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzia lekuz kanpo dagoela

Iosu Alberdi

Plataformak salatu du justizia «mendeku tresna» gisa erabiltzen dela, egungo testuingurua kontuan hartu gabe.

Atzo goizean egindako ekitaldia, Zarauzko hilerrian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Txiki eta Otaegi omendu dituzte Gudari Eguneko ekitaldietan

I.A.

«Euskal Herriaren nazio izaera» aitortzeko exijitu die Sortuk Espainiari eta Frantziari. Jarkik ekitaldiak egin ditu Iruñean eta Gasteizen

Justizia jauregiaren aurrean egindako elkarretaratzea, atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Fiskalak zigor eskaerak jaitsi ditu 'Leioako bosten' aurkako auzian

Gotzon Hermosilla

Urte erdi eta urtebete bitarteko zigorrak eskatu ditu 2016ko istiluengatik. Bost gazteek akusazioak onartu dituzte. Beste baten kontrako akusazioa erretiratu du fiskaltzak

EH Bilduko bozeramaile Mertxe Aizpurua eta EAJko eledun Aitor Esteban, atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuko tribunan. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

EH Bilduk eta EAJk nazio auziari heldu diote Feijooren inbestiduran

Mikel Elkoroberezibar Beloki

EH Bilduk «agenda plurinazionalari» eman dio lehentasuna, eta EAJk esan du «Euskadi estatuan egokitzeko modua» bilatu behar dela. PPko presidentegaiak ez du gehiengo osoaren babesik lortu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...