Noiz sortua: 2018-05-07 10:23:08

Sortzaileen begirada ETAren amaieraren gainean

BERRIAk leiho bat eman nahi izan die sortzaileei, ETAren bukaera abiapuntu gisa hartuta, obra bat sortzeko. Aste honetan argitaratuko dira lanak, Kultura sailean.

Jon Urbe argazkilariak larunbatean Kanbon egindako argazkia. /
Jon Urbe argazkilariak larunbatean Kanbon egindako argazkia. / Jon Urbe/Foku

Berria -

2018ko maiatzak 7

Euskal Herrian garai bat bukatu dela eta beste aro bat abiatu dela baloratuta, idazleek, bertsolariek, testugileek eta artista plastikoek garai aldaketa hori nola ikusten duten jakin nahi izan du kazeta honek. "Ariketa kolektibo bat" planteatu die sortzaileei, beraz, eurek sortutako obren bidez aro bati itxiera “sinboliko bat” emateko.

Hamabi sortzailek eman diote baiezkoa erronkari, eta era askotako testuak sortu dituzte. Sei artistak ere baieztatu dute parte hartuko dutela, obra berriak sortzeko denbora oso gutxi izan dutela kontuan hartuta ere; lehendik sortutako lanak argitaratuko dituzte batzuek.

Sortzaile hauek parte hartuko dute: Jule Goikoetxea, Mari Luz Esteban, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Iban Zaldua, Mikel Telleria, Jose Luis Otamendi, Nerea Ibarzabal, Oier Guillan, Juan Luis Zabala, Katixa Dolare-Zaldunbide, Erramun Mendibelanda, Itxaro Borda, Miren Amuriza, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz Saenz, Hedoi Etxarte, Kattalin Miner eta Harkaitz Cano.

Bukaera sortzen izenpean argitaratuko dira egileen obrak, maiatzaren 7tik 13ra, Kultura saileko orrietan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Rafael Bengoa, sendagilea eta Osasun eta Kontsumoko sailburu ohia. OMEn egiten du lan gaur. ©Gorka Rubio / Foku

Rafael Bengoa: «Hildakorik ez dela egon esatera ateratzeak nahasmen handia sor dezake»

Berria

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohi Rafael Bengoak «inprobisazioa» salatu du Financial Times aldizkariari eginiko adierazpenetan. Osasunaren Mundu Erakundean ari da lanean Bengoa.

Elkarrizketa: Ana Galarraga eta Miren Basaras

«Zabaltzen jarraitu behar dugu ez dakigula benetan zer gertatuko den»

Jakes Goikoetxea

Asko dakite SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19aren izurriteari buruz, baina, asko jakinda ere, zuhurtziaz jokatzen dute, ez baitakite zer gertatuko den epe laburrean eta luzera begira.

Donostiako Axular lizeoko ikasgela bat, maiatzaren 25ean, ikasle batzuk eskolara itzuli ziren egunean. / ©Gorka Rubio, Foku

Irailean ikasturtea normaltasunez hastea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak

Jon Ordoñez Garmendia

Maila guztietan eta gela murrizketarik gabe hasiko litzateke; ondo bidean, irailaren 7an. Jangela eta garraio zerbitzuak normaltasunez hastea ere aurreikusten du, baina DBHko eta Batxilergoko ikasleek ordutegi jarraitua izango lukete, etxean bazkaldu dezaten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna