Sortzaileen begirada ETAren amaieraren gainean

BERRIAk leiho bat eman nahi izan die sortzaileei, ETAren bukaera abiapuntu gisa hartuta, obra bat sortzeko. Aste honetan argitaratuko dira lanak, Kultura sailean.

Jon Urbe argazkilariak larunbatean Kanbon egindako argazkia. JON URBE, FOKU
2018ko maiatzaren 7a
10:23
Entzun

Euskal Herrian garai bat bukatu dela eta beste aro bat abiatu dela baloratuta, idazleek, bertsolariek, testugileek eta artista plastikoek garai aldaketa hori nola ikusten duten jakin nahi izan du kazeta honek. "Ariketa kolektibo bat" planteatu die sortzaileei, beraz, eurek sortutako obren bidez aro bati itxiera “sinboliko bat” emateko.

Hamabi sortzailek eman diote baiezkoa erronkari, eta era askotako testuak sortu dituzte. Sei artistak ere baieztatu dute parte hartuko dutela, obra berriak sortzeko denbora oso gutxi izan dutela kontuan hartuta ere; lehendik sortutako lanak argitaratuko dituzte batzuek.

Sortzaile hauek parte hartuko dute: Jule Goikoetxea, Mari Luz Esteban, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Iban Zaldua, Mikel Telleria, Jose Luis Otamendi, Nerea Ibarzabal, Oier Guillan, Juan Luis Zabala, Katixa Dolare-Zaldunbide, Erramun Mendibelanda, Itxaro Borda, Miren Amuriza, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz Saenz, Hedoi Etxarte, Kattalin Miner eta Harkaitz Cano.

Bukaera sortzen izenpean argitaratuko dira egileen obrak, maiatzaren 7tik 13ra, Kultura saileko orrietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.