Albistea entzun

Bukaera sortzen

Berraragiztatzea

Bertsolari eta bertsozaleen familia batean hazia da Miren Amuriza (Berriz, Bizkaia, 1990), eta txikitatik bizi izan du bertsoa. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2008an. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan hirutan izan da finalista, eta beste hirutan aritu da Euskal Herrikoan. BERRIAko Iritzia sailean Bira izeneko zutabea idazten du egunero.

Berraragiztatzea
Berraragiztatzea

Miren Amuriza -

2018ko maiatzak 12

ETAren amaiera abiapuntu gisa hartuta, hainbat kulturgileri obra bat sortzeko eskatu die BERRIAk. Miren Amurizaren koplak dira hauek:

Doinua: Abadiñoko San Blasetan

1)
Zaudete apur batean,
minsor bat dut bularpean
eta ez zait naretuko
koraza kendu artean.
Koraza kendu artean,
zaudete, apur batean.

2)
Biluztear nago eta
izerditan dut kopeta,
doinu epikorik barik
egingo dut gogoeta.
Egingo dut gogoeta,
biluztear nago eta.

3)
Oskoletik irten guran,
oin bi hemen, bi esku han...   
Beldur naiz tira eta tira
azala hautsiko ez dudan.  
Azala hautsiko ez dudan
oskoletik irten guran.

4)
Artean denbora galdu-
ez galdu al gabiltza gu?
Azala mamitu nahi dut
eta mamiak azaldu.
Eta mamiak azaldu
artean denbora galdu.  

5)
Min egiten didate eta
beharko dute arreta;
nire urradurek goizero,
besteen orbainek tarteka.
Besteen orbainek tarteka,
min egiten didate eta.

6)
Behin ikasita ez da ahazten,
gorputza ezkutarazten,
baina orain hasi behar dut
zaurietatik arnasten.
Zaurietatik arnasten
behin ikasita ez da ahazten.

7)
Errelatoa jadanik,
paperera iraganik
dago baina memoria
azalean daramat nik.
Azalean daramat nik
errelatoa jadanik.

8)
Ondo sendatu artean,
egon gura dut bakean,
laster naiz lanean baina
zaudete apur batean.
Zaudete apur batean,
ondo sendatu artean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Asier Olabarrieta (erdian), Islabaten emanaldi batean, Gasteizen. ©NURIA GONZALEZ / ISLABAT

«Kontsumo ereduak kaleratzen den musika baldintzatzen du»

Iraia Vieira Gil

Islabat izenpean, bere burua onartzeko prozesuan oinarritutako rock diskoa kaleratu du Olabarrietak. «Lasaia» izan da diskoaren bidea; egungo abesti «azkarrak» ez bezala, poliki sortu du musikariak lana.
Ivan Zuluetak egindako irudiak eta <em>Arrebato</em> filmaren elastikoak, Artium museoko erakusketan. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...