Albistea entzun

Euskararen bilakaera historikoa jaso dute liburu batean

Historiaurretik gaur egunera arte izan duen bilakaera biltzen du ‘Euskararen historia’ lanak. EHUk eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu dute liburua

Ivan Igartua EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Joaquin Gorrotxategi liburuaren egile eta editoreetako bat, aurkezpenean. /
Ivan Igartua EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Joaquin Gorrotxategi liburuaren egile eta editoreetako bat, aurkezpenean. / Irekia Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2018ko maiatzak 9 14:27

Historiaurretik gaurdaino euskarak izandako bilakaera liburu batean jaso dute. ‘Euskararen historia’ izeneko liburuak, mendeetan zehar beste hizkuntza batzuekin izandako harremana ere laburbiltzen du, bilakaera historikoaz gain. EHUk eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako lanak, euskararen bilakaeraren inguruko “oinarrizko erreferentzia bat” izan nahi du gaian interesa dutenentzat. Hala adierazi du Ivan Igartua liburuaren editore eta egileetako batek: “Erreferentziazko historia bat lantzen saiatu gara, bere izaeran eta bere oinarri teoriko eta metodologikoetan gure inguruneko hizkuntzarako dauden historien antzera”. 

2011. urtean ekin zioten proiektuari, eta gaur aurkeztu dute emaitza Kultur eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Arabako Campuseko errektoreorde eta liburuaren egile zein editore den Ivan Igartuak. Haiekin batera aurkezpenean izan dira Joaquin Gorrotxategi EHUko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradun eta liburuaren egilea, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran eta bildumaren gainerako egileak ere.

Hain zuzen, hizkuntzalari, filologo eta historialari talde baten emaitza da lana, eta kapitulu desberdinetan aditu bakoitzak zehaztasunez eta era ordenatu batean jaso du euskararen historiari buruzko gaur egungo ezagutza. Horrez gain, berriro ikertu beharreko alderdiak ere identifikatu dituzte. Liburuan euskararen historia baldintzatu duten faktore nagusiak aztertu dira, halaber, eta guztia ikerketa “sakon eta zehatz” batean oinarrituta. Hala, hizkuntzaren bilakaeran zerikusia duten eragile gehienak ikertu dituzte, azalpenak adibide ugariz hornituta.

Hain zuzen, obraren garrantzia azpimarratu du sailburuak: “Euskararen historiari buruzko ikuspegi zabala eta zehatza eskaintzea da obra honen asmoa, eta gai honetan aditu nagusi direnen eskutik egin den lana da. Gainera, liburuki bakar batean bildu dira euskarak historian zehar bizi izan dituen aldi desberdinak”. Joaquin Gorrotxategik ere, gauza bera nabarmen du: “Uste dut sekulako urratsa eman dugu euskararen historia osatu eta aberats bat gure ikasle eta ikertzaileen, euskaldun guztien eta erdaldun interesatu askoren eskuetan jartzen”. 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

2017ko finalean hainbat aditu izan zen. ©Gari Garaialde / Bertsozale Elkartea

Nazioarteko adituak izango dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean

Berria

Kantu inprobisatua lantzen duten Herrialde Katalanetako, Galiziako, Madeirako eta Sardiniako ordezkariak izango dira, abenduaren 18an, Iruñean

Su Ta Gar taldea. ©Ander Gillenea

Su Ta Garrek erroetara jo du 'Alarma' disko berrian

Iñigo Astiz

Abenduaren 6an zabalduko dute taldearen hamabigarren lana, hala CD formatuan nola plataforma digitaletan, eta martxoan argitaratuko dute biniloan, LP bikoitzean.

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua

Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...