Albistea entzun

Pilota

Elezkano II.a. "Ausarta izan behar dut"

Zaratamokoak eta Olaizola II.ak ez dute arazorik izan buruz buruko txapelketako finalerdietarako pilota aukeraketan.

Danel Elezkano eta Aimar Olaizola.
Danel Elezkano eta Aimar Olaizola. Jagoba Manerola / FOKU

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko maiatzak 9

Aimar Olaizolak eta Danel Elezkanok buruz buruko partida jokatuko dute larunbatean, eta Labrit bete egingo da. Aspaldi agortu ziren sarrerak, eta larunbatean zutikakoak bakarrik egongo dira salgai. Apustuei dagokienez, 100-40ri irtengo dira Olaizolaren alde eta pilotak ez dira arazo izango. Biek gustukoak aurkitu dituzte saskian.

Olaizola ohituta dago horrelako partidak jokatzera, Elezkano, aldiz, berritasun handia da. Zaratamokoak argi du aurkaria dela faboritoa, «bera da onena», nabarmendu du pilota aukeraketaren ondoren, baina horregatik ez du jokatzeko bere modua aldatuko: «Erasoan jokatuz irabazi ditut aurreko hiru partidak, eta berdin jarraitu behar dut. Arriskatu egin behar dut, eta ausarta izan». Elezkanok Arteaga, Artola eta Bengoetxea VI.a kanporatu ditu.

Biak aurrelariak dira, sake-errematean trebeak, baina sake-errematea egiteko lehenbizi ondo sakatu behar da, eta hori da, bien ustez partidako gakoa. Olaizolak grafikoki azaldu du: «Buruz buru sei t’erdira atera eta pilota paretan itsasten baduzu oso zaila da aurkariak bueltatzea. Zaila dena, baina, sake hori egin ahal izatea da».

Beste finalerdia Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak jokatuko dute, eta haiek ostegunean egingo dute aukeraketa, Bilbon.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Zaletuak, atzo, Aguilera estadioan. ©Bob Edme

Prefetak salaketa bat jarri du Miarritze-Baiona partidan protokoloak ez errespetatzeagatik

Paulo Ostolaza

Datorren urtean Top14an jokatzeko derbia jokatu zuten bi taldeek, eta 5.000 lagun inguru bildu ziren Aguilera estadioan. Neurketaren amaieran zelaira salto egin zuten zaletuek.

Stefan Lainer, neurketako lehen gola ospatzen. ©Marko Djurica / EFE

Austria azken minutuetan gailendu zaio Ipar Mazedoniari

Berria

Austriak txapelketa handi batean 1990eko mundialetik eskuratu duen lehen garaipena da. Goleatzaileak Lainer, Gregoritsch eta Arnautovitx izan dira; mazedoniarrena Pandevek sartu du.

Sterling neurketako gol bakarra ospatzen, Wembleyn. ©Laurence Griffiths / EFE

Ingalaterrak errebantxa hartu du

Berria

Aukera gutxiko neurketa jokatu dute bi taldeek, eta Sterlingen golari esker gailendu dira etxekoak, Wembleyn.

Hondarribiako gizonezkoen trainerua, bandera astintzen, gaur, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Hondarribia eta Arraun Lagunak, Gipuzkoako txapeldun

Berria

Donostian jokatu dituzte traineruen Gipuzkoako txapelketak. Hondarribiak, mutiletan, iazko garaipena berretsi du. Emakumeetan, ezustekoa eman du Arraun Lagunakek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.