Polizia operazioa Altsasun

Jendetza irten da kalera Altsasuko gazteen atxiloketa salatzeko

Altsasun ez ezik, Iruñean, Laudion, Hendaian eta Donostian ere egin dituzte elkarretaratzeak, besteak beste. Ekainaren 16ko manifestaziora joateko deia egin dute atxilotuen gurasoek.

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun. /
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun. / @Altsasugurasoak Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko ekainak 5

Behin betiko epaiaren zain aske zeuden lau gazteen atxiloketa salatzeko manifestazioa deitu dute Altsasun, eta egunak aurrera egin ahala beste hainbat  herritan ere protestak antolatu dituzte, besteak beste, Hendaian, Zarautzen, Donostian, Laudion eta Iruñean. Izan ere, haserrea eta amorrua eragin du Iñaki Abad, Aratz Urrizola, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxearen atxiloketak lehenik, eta espetxeratzeak ondoren.

Altsasun iluntzeko 20:00etarako antolatua zen martxak herriko kaleak bete ditu. Bidean herritarren oihuak nagusi: "Altsasukoak askatu" eta "hau ez da justizia". Gurasoek eurek egin dute protestetan parte hartzeko deia arratsaldean egindako agerraldian.

Jendetza bildu da Iruñean ere. Elkarretaratzea 20:00etarako deitua zegoen arren, lehenago martxa zaratatsua egin dute Gaztelu plazaraino. "Altsasukoak aske" oihuak entzun dira plaza bete duen jendetzaren artean.

Donostian 19:30etarako zen deialdia, eta asko izan dira erantzun diotenak.

Manifestazio zaratatsua egin dute Laudion (Araba) ere, Etxera, Altsasukoak aske! Muntaia polizialik ez! lelopean.

Protesta eta elkartasun uholdeak Euskal Herriko mugak ere gainditu ditu eta Herrrialde Katalanetaraino heldu da. Granollersen herritar talde bat elkartu da atxiloketak salatu eta Altsasuko gurasoei babesta adierazteko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jedea Bilboko metrotik irteten, maskara jantzita ©Luis Tejido/EFE

165 kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Positiboetatik 123 Bizkaian izan dira. PCR probak egingo ditzkie gaur Osakidetzak Bilboko Fever diskotekan eta Erandioko batzokian izan zirenei.

Errepidea blokeatuta Manilan, kasu kopuru handiaren ohartarazpena egiten duen kartel batekin. ©FRANCIS R. MALASIG / EFE

COVID-19ak munduan hemezortzi milioi kasuren langa gainditu du

Jone Bastida Alzuru

OMEk ohartarazi du kasuak bikoiztu egiten direla sei astetik behin. Erakundearen arabera, baliteke inoiz ez egotea sendabiderik. Uztailean inoiz baino kasu gehiago hauteman dituzte munduan

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.

Karpak jarri dituzt basurto ospitalearen kanpoaldean, PCR probak egiteko. ©Javier Zorrilla/EFE

PCR proba egitera deitu ditu Jaurlaritzak Bilboko Fever diskotekan eta Erandiogoikoko batzokian egon zirenak

Berria

Bihar goizean hasiko dira testak egiten. Diskotekarekin lotutakoei, Basurtuko ospitalean, eta batzokian izandakoei, Urdulizkoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna