Polizia operazioa Altsasun

Jendetza irten da kalera Altsasuko gazteen atxiloketa salatzeko

Altsasun ez ezik, Iruñean, Laudion, Hendaian eta Donostian ere egin dituzte elkarretaratzeak, besteak beste. Ekainaren 16ko manifestaziora joateko deia egin dute atxilotuen gurasoek.

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun. @ALTSASUGURASOAK
arantxa elizegi egilegor
2018ko ekainaren 5a
06:53
Entzun

Behin betiko epaiaren zain aske zeuden lau gazteen atxiloketa salatzeko manifestazioa deitu dute Altsasun, eta egunak aurrera egin ahala beste hainbat  herritan ere protestak antolatu dituzte, besteak beste, Hendaian, Zarautzen, Donostian, Laudion eta Iruñean. Izan ere, haserrea eta amorrua eragin du Iñaki Abad, Aratz Urrizola, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxearen atxiloketak lehenik, eta espetxeratzeak ondoren.

Altsasun iluntzeko 20:00etarako antolatua zen martxak herriko kaleak bete ditu.Bidean herritarren oihuak nagusi: "Altsasukoak askatu" eta "hau ez da justizia". Gurasoek eurek egin dute protestetan parte hartzeko deia arratsaldean egindako agerraldian.

Jendetza bildu da Iruñean ere. Elkarretaratzea 20:00etarako deitua zegoen arren, lehenago martxa zaratatsua egin dute Gaztelu plazaraino. "Altsasukoak aske" oihuak entzun dira plaza bete duen jendetzaren artean.

Donostian 19:30etarako zen deialdia, eta asko izan dira erantzun diotenak.

Manifestazio zaratatsua egin dute Laudion (Araba) ere, Etxera, Altsasukoak aske! Muntaia polizialik ez! lelopean.

Protesta eta elkartasun uholdeak Euskal Herriko mugak ere gainditu ditu eta Herrrialde Katalanetaraino heldu da. Granollersen herritar talde bat elkartu da atxiloketak salatu eta Altsasuko gurasoei babesta adierazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.