Noiz sortua: 2018-06-17 10:26:27

Araba Euskaraz

Jai giroa nagusi Argantzunen, Araba Euskaraz jaian

Hamarretan hasi dute festa, eta egun osoa iraungo du. Trebiñun dagoen ikastola bakarra da Argantzon ikastola, eta Manzanos herrian eraikin berri bat egin eta Lehen Hezkuntzako zikloa martxan jartzea dute helburu nagusia.

Hasiera ekitaldia.
Hasiera ekitaldia. @ArabakoALEA

Berria -

2018ko ekainak 17

Irrikitan leloarekin, jende ugari elkartu da gaur Argantzunen, hango ikastolari laguntza emateko helburuz. Trebiñun ospatzen den hirugarren Araba Euskaraz jaia da, eta hainbat ordezkari politiko elkartu dira bertan. Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua han da, Arabako Foru Aldundiko ordezkariak ere bai, EAJkoak, EH Bildukoak...

Eta, ohi bezala, umeak izan dira hasiera ekitaldiko protagonista nagusiak.

Uriartek ekitaldi horretan azpimarratu du handia dela ikastolek euskararen zabalkundean eta erabileran egiten duten lana, eta bereziki azpimarratzekoa iruditzen zaiola Argantzon ikastolakoek egiten dutena, "mugak" eta zatiketa administratiboak ere gainditzen baitituzte. Euskara eskolatik harago, bizitzako arlo guztietan erabiltzeko jauzia egin behar dela nabarmendu du. 

Armentia ikastolak jaso du lekukoa gaur, eta haien esku egongo da datorren urteko Araba Euskaraz antolatzeko lana.

Irakurri gaurko jaiarekin lotuta atzo berriak kaleratu zuen gehigarria.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 25ean eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.496 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.020 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Distantziak mantentzeko ezarritako markak, San Frantziskoko (AEBak) parke batean. ©JOHN G. MABANGLO / EFE

5,5 milioi kasu baieztatu dira munduan

Berria

AEBetan baieztatu dira positibo gehien: 1,6 milioi. Herrialde horretan ia 100.000 lagun hil dira. Munduan, denera, 379.157.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehengo fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Nafarroan egoera epidemiologiko «ona» zela zehaztu du Espainiako Osasun Ministerioak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren kasuan aldiz Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia». Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea. 

Astelehen honetan pentsiodunen mugimenduak Bilbon eginiko elkarretaratzea ©Luis Jauregialtzo

Pentsioen kopuruak behera egin du: 2.329 gutxiago

Jokin Sagarzazu

COVID-19agatik hildakoek eta sisteman erregistratzeko zailtasunak eragin dute jaitsiera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna