Araba Euskaraz

Jai giroa nagusi Argantzunen, Araba Euskaraz jaian

Hamarretan hasi dute festa, eta egun osoa iraungo du. Trebiñun dagoen ikastola bakarra da Argantzon ikastola, eta Manzanos herrian eraikin berri bat egin eta Lehen Hezkuntzako zikloa martxan jartzea dute helburu nagusia.

Hasiera ekitaldia. @ARABAKOALEA
2018ko ekainaren 17a
10:26
Entzun

Irrikitan leloarekin, jende ugari elkartu da gaur Argantzunen, hango ikastolari laguntza emateko helburuz. Trebiñun ospatzen den hirugarren Araba Euskaraz jaia da, eta hainbat ordezkari politiko elkartu dira bertan. Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua han da, Arabako Foru Aldundiko ordezkariak ere bai, EAJkoak, EH Bildukoak...

Eta, ohi bezala, umeak izan dira hasiera ekitaldiko protagonista nagusiak.

Uriartek ekitaldi horretan azpimarratu du handia dela ikastolek euskararen zabalkundean eta erabileran egiten duten lana, eta bereziki azpimarratzekoa iruditzen zaiola Argantzon ikastolakoek egiten dutena, "mugak" eta zatiketa administratiboak ere gainditzen baitituzte. Euskara eskolatik harago, bizitzako arlo guztietan erabiltzeko jauzia egin behar dela nabarmendu du. 

Armentia ikastolak jaso du lekukoa gaur, eta haien esku egongo da datorren urteko Araba Euskaraz antolatzeko lana.

Irakurri gaurko jaiarekin lotuta atzo berriak kaleratu zuen gehigarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.