Euskal presoak

Presorik gabeko sanferminak eskatu dituzte festen atarian

Duela 40 urteko lelo bera, duela 40 urteko arazo berberari konponbidea eskatzeko. Bada garaia, San Fermin sin presos ni presas leloarekin (Bada garaia, sanferminak presorik gabe), ehunka lagun elkartu dira Iruñean.

Manifestazioa Gazteluko plazan amaitu da.
Manifestazioa Gazteluko plazan amaitu da. Idoia Zabaleta/Foku

Berria -

2018ko uztailak 4

Duela 40 urte Iruñeko zezen plazan zabaldutako pankartak zeukan leloa jarri dio Kalera Kalera ekimenak gaurko manifestazioari: Bada garaia, San Fermin sin presos ni presas (Bada garaia, sanferminak presorik gabe). Pankarta hura zabaldu osteko oldarraldi errepresiboan hil zuen poliziak German Rodriguez.

Berrogei urte geroago, salatu dute presoen auziak antzera jarraitzen duela gauzak asko aldatu diren arren; ehunka direla Espainia eta Frantziako espetxeetan barreiatuta dauzkaten euskal presoak.

Preso horien senitartekoek manifestazioaren buruan egin dute ibilbide guztia, zapi gorriak lepoan eta beraien senideen izenak eta preso dauzkaten lekuak jasotzen dituzten kartelak eskuan. Atzetik, ehunka lagun, aldarrikapenarekin bat eginda. Haien artean ziren Sortuko kideak, LABekoak, Ernaikoak, Iruñeko hainbat auzotako ordezkariak...

Iruñearen erdialdeko kaleak zeharkatu ostean, Gaztelu plazan amaitu da martxa.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

EH Bilduk ezoiko batzarra egin du. Argazkian, Otegi, Mujika eta Karrere. ©EH BILDU

Madrilgo aurrekontuei baietz esan diete EH Bilduren militantziaren %91,5ek

Berria

Mahai politikoaren proposamena berretsi dute oinarriek

Oier Oa, artxiboko irudi batean. ©Berria

Aske utzi dute Oier Oa euskal preso ohia

Berria

Martxorako deialdia eman diote, Frantzian baimenik gabe sartzea eta Fijaitaren neurriak haustea leporatuta.

 ©JON URBE / FOKU

«40 urteren ondoren, familia birbiktimizatzen ari dira oraindik»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Nahasmena, informaziorik eta ikerketarik eza, eta mina. Askotarikoak nahasten dira Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-ren historian. Jon Alonsok ahal izan dituen guziak aletu ditu saiakera liburu batean.
Presoen euskal herriratzea eskatzeko mobilizazio at ©Jon Urbe

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.