Euskal presoak

Presorik gabeko sanferminak eskatu dituzte festen atarian

Duela 40 urteko lelo bera, duela 40 urteko arazo berberari konponbidea eskatzeko. Bada garaia, San Fermin sin presos ni presas leloarekin (Bada garaia, sanferminak presorik gabe), ehunka lagun elkartu dira Iruñean.

Manifestazioa Gazteluko plazan amaitu da. IDOIA ZABALETA, FOKU
2018ko uztailaren 4a
07:04
Entzun

Duela 40 urte Iruñeko zezen plazan zabaldutako pankartak zeukan leloa jarri dio Kalera Kalera ekimenak gaurko manifestazioari: Bada garaia, San Fermin sin presos ni presas (Bada garaia, sanferminak presorik gabe). Pankarta hura zabaldu osteko oldarraldi errepresiboan hil zuen poliziak German Rodriguez.

Berrogei urte geroago, salatu dute presoen auziak antzera jarraitzen duela gauzak asko aldatu diren arren; ehunka direla Espainia eta Frantziako espetxeetan barreiatuta dauzkaten euskal presoak.

Preso horien senitartekoek manifestazioaren buruan egin dute ibilbide guztia, zapi gorriak lepoan eta beraien senideen izenak eta preso dauzkaten lekuak jasotzen dituzten kartelak eskuan. Atzetik, ehunka lagun, aldarrikapenarekin bat eginda. Haien artean ziren Sortuko kideak, LABekoak, Ernaikoak, Iruñeko hainbat auzotako ordezkariak...

Iruñearen erdialdeko kaleak zeharkatu ostean, Gaztelu plazan amaitu da martxa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.