Albistea entzun

Hezkuntza

Seaskako ikasle guztiek brebeta gainditu dute, zientzietan zigortuak izanik ere

Seaskak jakinarazi du, brebetaren emaitzak ezaguturik, ikastoletako ikasle pasatu dutela azterketa. Alta, euskaraz idazteagatik, nota apalak ukan dituzte zientzietan.

Seaskako ikasle guztiek brebeta gainditu dute, zientzietan zigortuak izanik ere
Seaskako ikasle guztiek brebeta gainditu dute, zientzietan zigortuak izanik ere

Iparraldeko Hitza -

2018ko uztailak 10 07:11

Azkenean gibelean gelditu da beldurra, asteazken arratsalde honetan jakin denez, ikasle guztiek brebeta gainditu dutelako zientzian “nota biziki apalak” ukan arren, Seaskak azaldu duenaz. 179 ikaslek pasa dute aurten azterketa  Ziburuko Piarres Larzabal, Kanboko Xalbador eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioetatik.

“Zientziako azterketa ez zuzentzeagatik arriskuan ezarriko balute ikasle bat, erraten dugu hori ez dugula inondik inora onartuko”. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak hitz horiekin agertu zuen bere arrangura joan den astean, hezkuntza errektoretzak jakinarazi ondotik brebetaren zientzia proba euskaraz eta bretoieraz erantzun zuten ikasleak ez zirela besteak bezala zuzenduak izanen (soilik zenbakiak zuzendu dizkiete, ez erranaldiak).

Kolegio amaierako proba da brebeta, eta hiru azterketa egiten dituzte: matematika, historia-geografia eta zientzia. Lehen biak euskaraz egin daitezke, hirugarrena ez. Nolanahi ere, halaxe egitea erabaki dute aurten ikastoletako ikaslek. Euskaraz ez zekiten irakasleek zuzendu dizkiete azterketak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

Joxerra Senar

Ustekaberik ez zen izan atzo Nafarroako Parlamentuan, baina Mañerun «amorruz eta etsipenez» hartu dute albistea, euren nahiari jaramonik ez dietelako egin Navarra Sumak eta PSNk. Alkateak salatu du «bigarren mailako herritar» sentitzen direla

LAB, ESA, UGT, ELA eta CCOO sindikatuetako ordezkariak, atzo, otsailaren 15eko greba iragartzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Hiru greba eta hamaika mobilizazio: Nafarroa, marea zuri baten atarian

Ion Orzaiz

LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek, batetik, eta SATSEk, bestetik, lanuzteak antolatu dituzte datozen asteetarako. Sindikatu Medikoa eta Nafarroako Gobernua, ados jarri ezinik

Lege proposamenaren bozketaren emaitza. ©Iñigo Uriz / Foku

Mañeru eremu mistoan sartzeko lege proposamena atzera bota dute PSNk eta Navarra Sumak

Joxerra Senar

Proposamena babestu duten lau taldeek ez dute ulertzen sozialistek nolatan baztertu duten Mañeruko Udalak aho batez onartutako eskaera, eta eskuinaren beldur izatea aurpegiratu diote.

Auto ilara bat, Bilbo inguruan, artxiboko irudi batean. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Munduko batez besteko gas emisioak halako bi isurtzen da Euskal Herrian

Iosu Alberdi

Gaindegiak '2022ko adierazle galeria nagusia' txostena osatu du, lan publikoan eten baten ostean. Datu demografikoak, ekonomikoak, sozialak eta ingurumen arlokoak landu ditu behategiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...