Hezkuntza

LOMCEren artikulu batzuk indargabetuko ditu Espainiako Gobernuak

Erlijioak balio akademikoa galduko du, ikasketa ibilbideak desagertuko dira, itunpeko ikastetxeek indarra galduko dute eta hezkuntza komunitateak eskola kontseiluetan parte hartuko du berriz. 

Isabel Zelaa Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ministroa, goizeko agerraldian. BALLESTEROS / EFE
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko uztailaren 11
18:24
Entzun

Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ministroak bere asmoen berri eman du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Esan du ezin dutela LOMCE indargabetu, baina legearen artikulu batzuk kenduko dituzte. Besteak beste, ikasturte berrian erlijioei lotutako ikasgaiek ez dute notarako balioko, eta ez dute ordezko ikasgairik izango. Era berean, balore zibikoak eta demokratikoak irakasteko derrigorrezko ikasgai bat sortuko da.

LOMCErekin sortu ziren ikasketa ibilbideak kendu nahi ditu Zelaak, ikasleei etorkizuna "baldintzatzen" diela uste duelako. Era berean, itunpeko ikastetxeei legeak "gehiegizko indarra" ematen diela azpimarratu du. Horregatik, itunpeko plazak eskaeraren arabera moldatzeko aukera aitortzen zuen 109. artikulua kenduko du. Aurrerantzean sare publikoa izango da hezkuntza sistemaren "ardatza". 

Azkenik ikastetxeei autonomia eman nahi die, "demokratizatu" egin nahi ditu. Horretarako hezkuntza komunitateak eskola kontseiluetan zeukaten parte hartzea berreskuratuko du, eta zuzendariak izendatzeko sistema aldatuko du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.