Euskal presoak

Bertze hiru euskal preso gerturatu ditu Frantziak

Otsailetik hemeretzi preso hurbildu ditu Frantziak.

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko bilkura bat, Parisen. BERRI
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 13a
13:54
Entzun

Etxerat-ek adierazi duenez, Frantziako espetxeetan dauden Igor Suberbiola, Ibon Goieaskoetxea eta Asier Bengoa preso politikoak gerturatu dituzte. Lehen biak Arlestik Mont-de-Marsango (Okzitania) espetxera lekualdatu dituzte. Asier Bengoa, berriz, Clairvauxtik Lannemezanera (Okzitania) eraman dute. Mont-de-Marsango kartzela Euskal Herritik 160 kilometrotara dago; Lannemezangoa, berriz, 230 kilometrotara.

Joan den astean, bertze bi preso gerturatu zituen Frantziak, eta, denera, hemeretzi dira otsailetik Euskal Herrira gerturatu dituzten presoak. Mont-de-Marsanera hamahiru hurbildu dituzte:  Zigor Garro, Julen Mendizabal (aske da), Josu Urbieta, Raul Aduna, Jon Salaberria (aske da), Ekaitz Sirvent, Asier Borrero, Luis Iruretagoiena, Asier Ezeiza, Jurdan Martitegi, Aitzol Etxaburu, Igor Suberbiola eta Ibon Goieaskoetxea. Lannemezanera sei preso gerturatu dituzte: Jon Gurutze Maiza, Alberto Ilundain, Arkaitz Agirregabiria, Iurgi Garitagoitia, Asier Oiartzabal eta Asier Bengoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.