Ezbeharra

Pertsona bat hil da Donemiliagan auto istripuz

7:30 aldera gertatu da ezbeharra, A1 errepidean.

2018ko uztailaren 16a
11:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, pertsona bat hil da gaur goizean Donemiliagan (Araba). A1 errepidean izan da, Irunera bidean (Gipuzkoa). Gidatzen ari zen furgoneta bidetik atera da.

Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute ezer egin furgoneta barruan harrapatuta zegoen pertsona bizirik ateratzeko.

Zer gertatu den ikertzen ari dira orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.