Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, pertsona bat hil da gaur goizean Donemiliagan (Araba). A1 errepidean izan da, Irunera bidean (Gipuzkoa). Gidatzen ari zen furgoneta bidetik atera da.
Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute ezer egin furgoneta barruan harrapatuta zegoen pertsona bizirik ateratzeko.
Zer gertatu den ikertzen ari dira orain.