Indarkeria matxista

Andrazko batek eraso bat salatu, eta haren bikotekide ohiak bere burua hil du

 
Sexu erasoen kontrako manifestazio bat, Errenterian, 2016ko uztailaren 25ean. /
Sexu erasoen kontrako manifestazio bat, Errenterian, 2016ko uztailaren 25ean. / Idoia Zabaleta/Foku

Berria -

2018ko uztailak 18

Emakume batek atzo salatu zuen gizonezko batek eraso egin ziola; gizonezkoa bikotekide ohia zuen. Errenterian (Gipuzkoa) izan zen, eta Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. Salatutako gizona hil egin zen emakumeak poliziarengana jo eta gutxira, auto batek harrapatuta; ikertzaileen arabera, bere buruaz beste egin zuen.

Gaurko manifestaziora deitu du Oreretako Mugimendu Feministak, emakumearen kontrako erasoa gaizetsi eta hari babesa adierazteko. 19:30etan hasiko da manifestazioa Errenteriako Herriko plazatik. Errenteriako Udalak bat egin du deialdiarekin, eta "gaitzespenik gogorrena" azaldu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: