Indarkeria matxista

Andrazko batek eraso bat salatu, eta haren bikotekide ohiak bere burua hil du

Sexu erasoen kontrako manifestazio bat, Errenterian, 2016ko uztailaren 25ean. IDOIA ZABALETA, FOKU
2018ko uztailaren 18a
08:21
Entzun

Emakume batek atzo salatu zuen gizonezko batek eraso egin ziola; gizonezkoa bikotekide ohia zuen. Errenterian (Gipuzkoa) izan zen, eta Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. Salatutako gizona hil egin zen emakumeak poliziarengana jo eta gutxira, auto batek harrapatuta; ikertzaileen arabera, bere buruaz beste egin zuen.

Gaurko manifestaziora deitu du Oreretako Mugimendu Feministak, emakumearen kontrako erasoa gaizetsi eta hari babesa adierazteko. 19:30etan hasiko da manifestazioa Errenteriako Herriko plazatik. Errenteriako Udalak bat egin du deialdiarekin, eta "gaitzespenik gogorrena" azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.