Iruzurra

Arreta eskatu dute Nafarroan, Internet bidezko iruzur ahaleginak ugaritu direla eta

Hainbat herritarrek salatu dute mezuak jaso dituztela ohartaraziz euren sistemetara sartzeko pasahitzak eskuratu dituztela eta ordaindu ezean informazioa zabalduko dutela.

Internet bidez zabaltzen ari diren mezuetako baten irudia. /
Internet bidez zabaltzen ari diren mezuetako baten irudia. / Foruzaingoa

Berria -

2018ko uztailak 21

Azken asteeetan salaketa ugari jaso ditu Nafarroako Poliziak, Internet bidez egindako iruzur ahaleginekin lotuta guztiak. Erabiltzaileek ingelesez idatzitako mezu elektroniko bat jasotzen dute non egileak ohartarazten dion bere artxiboetara sartzeko pasahitza eskuratu duela, eta kopuru jakin bat ordaindu  ezean bertan dituen irudiak zabalduko dituela.

Foruzaingoak azaldu duenez, pirata informatikoek erabiltzaileen beldurra baliatzen dute, eta iruzurra sinestarazteko sare sozialetan lortutako datu pertsonalak erabiltzen dituzte. Beste kasu batzuetan, berriz, foroetan eskuragarri dauden erabiltzaile zerrendak erabiltzen dituzte mezuak zabaltzeko eta xantaia onartzeko prest egon daitekeen norbait topatzeko. 

Horiek hala, halako mezuren bat jasoz gero pasahitzak aldatzea aholkatzen du Foruzaingoak, eta jarraian salaketa jartzea, ikerketa berehala abiatu ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna