Azken asteeetan salaketa ugari jaso ditu Nafarroako Poliziak, Internet bidez egindako iruzur ahaleginekin lotuta guztiak. Erabiltzaileek ingelesez idatzitako mezu elektroniko bat jasotzen dute non egileak ohartarazten dion bere artxiboetara sartzeko pasahitza eskuratu duela, eta kopuru jakin bat ordaindu ezean bertan dituen irudiak zabalduko dituela.
Foruzaingoak azaldu duenez, pirata informatikoek erabiltzaileen beldurra baliatzen dute, eta iruzurra sinestarazteko sare sozialetan lortutako datu pertsonalak erabiltzen dituzte. Beste kasu batzuetan, berriz, foroetan eskuragarri dauden erabiltzaile zerrendak erabiltzen dituzte mezuak zabaltzeko eta xantaia onartzeko prest egon daitekeen norbait topatzeko.
Horiek hala, halako mezuren bat jasoz gero pasahitzak aldatzea aholkatzen du Foruzaingoak, eta jarraian salaketa jartzea, ikerketa berehala abiatu ahal izateko.