Memoria historikoa

Francori emandako Bizkaiko harribitxizko domina berreskuratzeko eskatu dio Ezker Anitzak diputazioari

Bizkaiko Batzar Nagusiek 2001ean erabaki zuten diktadoreari ohorezko izendapenak kentzea; diputazioak 2011n onartu zuen izendapenak indargabetzeko dekretua.

Xabier Jimenez Ezker Anitzako Bizkaiko koordinatzaile nagusia, gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren parean egin duen agerraldian. /
Xabier Jimenez Ezker Anitzako Bizkaiko koordinatzaile nagusia, gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren parean egin duen agerraldian. / June Prieto/Foku

Ibai Maruri Bilbao -

2018ko uztailak 24

Bizkaiko Diputazioak hainbat ohorezko izendapen eman zizkion Francisco Franco Espainiako diktadoreari. Besteak beste, 1950ean semetzako bizkaitar izendatu zuen, eta, 1962an, harribitxizko Bizkaiko domina eman zion. 2001ean, Bizkaiko Batzar Nagusiek ohore guztiak kentzea onartu zuten. 2011n bete zuen agindu hori Bizkaiko Foru Aldundiak. Ezker Anitzak beste pauso bat eman nahi du: harribitxizko domina bera berreskuratzeko eskatu dio Unai Rementeria ahaldun nagusiari. Bizkaiko koordinatzaile Xabier Jimenezek egin du eskaera, foru jauregiaren aurrean goizean egin duen agerraldian. 

Jimenezek gogoratu du 2001ean hiru erabaki hartu zituztela Batzar Nagusiek: Francori ohorezko izendapenak kentzea, herrialdeko sinbologia frankista eta faxista desagerraraztea eta harribitxizko domina berreskuratzea. "Lehena betetzeko hamar urte behar izan zituen diputazioak. Beste biak egiteko ditu oraindik". Domina berreskuratzeko diputazioak eskura dituen baliabide guztiak erabiltzeko eskatu dio Rementeriari. "Balio historiko eta sinboliko handia du". Horrez gainera, sinbologia faxista kentzeko lan egiteko ere eskatu dio. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna