Euskara

Inposiziotzat jo dute Tuteran jai hasierako txupinazoan euskara erabili izana

"Gora Tutera" eta "Gora Santa Ana" esanez bota du txupinazoa Erribera Intsumisoko ordezkari Edurne Leonek. Jaiak "politizatzea" egotzi dio UPNko ordezkari Alberto Catalanek.

jarraia154923.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko uztailaren 25a
13:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskalduna da Edurne Leon, eta hizkuntza hori erabiltzen du bere egunerokoan ere. Hala ere, jaien hasierako txupinazoa botatzeko aukeratu zutenean zalantzak izan zituen erabilko zuen hizkuntzari buruz. Azkenean, ordea, bietan egitea ebatzi zuen, gazteleraz eta euskaraz. "Aske eta bizirik nahi zaituztegu. Gora Tutera. Gora Santa Ana", esanez bota zuen suziria.

Lehen aldiz erabili da euskara aurten jaiei hasiera emateko. Baina Leonen erabakiak kritika zaparrada ere eragin du sare sozialetan. Jaiak "politizatzea" eta euskara "inposatzea" egotzi dio UPNko kide Alberto Catalanek Twitterreko bere kontuan: "Ez ditu tuterarrak ordezkatzen. Tamalgarria, errealitatea".

Harekin bat etorriz, izan dira plazan Leonen hitzak txistuka hartu zituztenak goratu dituztenak ere: "Gora inposizio abertzaleari men egiten ez dion jende gaztea".

Dena den, gehiago izan dira Leonen alde egin dutenak euskararen erabilera kritikatu dutenak baino. EH Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek, esaterako, "sektarismoa" leporatu die Leonen jarrera kritikatu dutenei, eta gogorarazi du Tuterako euskaldunek ere ordezkatzen dituztela herritarrak. Pertsona ugari bat etorri dira harekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.