Herritarrei lasai egoteko deia egin diete bai Eusko Jaurlaritzak, bai Espainiako Nekazaritza Ministerioak. MInisterioak azpimarratu du hegaztien gripeari aurre egiteko protokolo berezia abian dela, Eusko Jaurlaritzak martxan jarrita.
Horrela, hegaztien gripearekin kutsatutako ahatea hilda agertu den eremuan 3 kilometroko radioko babes eremua ezarri dute, eta 10 kilometroko radioko zaintza eremua. Eremu horretan guztian debekatuta dago etxaldeetako hegaztiak edo haiekin egindako produktuak sartzea, eta era guztietako hegaztiei kontzentratzen uztea. Halaber, natur eremuetako kontrol sistemak areagotu egin dituzte.
Gainera, hilda agertu den hegaztia -murgil ahatea- basatia dela azpimarratu du Elena Salgado Espainiako Nekazaritza ministroak, eta, ondorioz, oso zaila dela etxaldeetako hegaztiekin harremanik edukitzea eta kutsatzea. Arazoa, oraingoz, hegaztietara mugatzen dela nabarmendu du behin eta berriz.
hegaztien gripea