Herritarrei lasai egoteko deia egin diete bai Eusko Jaurlaritzak, bai Espainiako Nekazaritza Ministerioak. MInisterioak azpimarratu du hegaztien gripeari aurre egiteko protokolo berezia abian dela, Eusko Jaurlaritzak martxan jarrita.
Horrela, hegaztien gripearekin kutsatutako ahatea hilda agertu den eremuan 3 kilometroko radioko babes eremua ezarri dute, eta 10 kilometroko radioko zaintza eremua. Eremu horretan guztian debekatuta dago etxaldeetako hegaztiak edo haiekin egindako produktuak sartzea, eta era guztietako hegaztiei kontzentratzen uztea. Halaber, natur eremuetako kontrol sistemak areagotu egin dituzte.
Gainera, hilda agertu den hegaztia -murgil ahatea- basatia dela azpimarratu du Elena Salgado Espainiako Nekazaritza ministroak, eta, ondorioz, oso zaila dela etxaldeetako hegaztiekin harremanik edukitzea eta kutsatzea. Arazoa, oraingoz, hegaztietara mugatzen dela nabarmendu du behin eta berriz.
hegaztien gripea
HN51 birusa atzeman diote Araban ahate bati
Salburuako hezeguneetan (Araba) hilda agertutako murgil ahate batek hegaztien gripearen aldaerarik gaiztoena zuen; hau da, HN51 birusa. Azterketak egin eta gero hala baieztatu du Espainiako Nekazaritza Ministerioak, eta, gainera, "kutsagarritasun handikoa" dela zehaztu du. Nolanahi ere, lasaitasunerako deia egin dute agintariek, eta hegaztiak eta haiengandik eratorritako jakiak janda ez dagoela kutsatzeko arriskurik nabamendu dute. Hegaztien gripeari aurre egiteko protokoloa abian jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu