AUTOGOBERNUA

Alonsok Urkulluri eskatu dio EH Bildurekin adostutako oinarriak atzera botatzeko

2019ko aurrekontuak onartzea "zaila" ikusten du EAEko PPko presidenteak, EAJk Espainiako Gobernutik beraiek kanporatzeko "beste gehiengo bat" sortu zuelako. EH Bilduko Unai Urruzunok, berriz, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean adostutako testua "zabaltzea nahiko zaila" izango dela adierazi du.

Alonso eta Urkullu Gasteizko batzar baten, 2016an. JUANAN RUIZ/ ARGAZKI PRESS
2018ko abuztuaren 29a
17:00
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo eman zituen datorren urte politikoaren inguruko azalpenak. EAEko PPko buru Alfonso Alonso eta EH Bilduko parlamentari Unai Urruzunok gaur erantzun diote. Alonsok esan duenez, Urkulluk uste badu EAJk eta EH Bilduk adostutako testuak "ez duela balio", eskatu dio atzera botatzeko, estatutuak "legezkoa eta adostua" izan behar duelako. Eta azpimarratu du, orainartean EAJk eta EH Bilduk adostutakoa ez dela legezkoa. Gaineratu du bere alderdia Gernikako Estatutua erreformatzearekin ados dagoela, baina ez egindako proposamena onartzearekin.

2019ko aurrekontuak ere izan ditu hizpide, eta azaldu du "zaila" izango dela aurrekontu berriak onartzea. Izan ere, Espainiako Gobernutik PP kanporatzeko "beste gehiengo alternatibo" bat sortzea egotzi dio EAJri eta orain gutxiengoa izango direla esan du. Salatu du Urkulluk erreformak egingo zituela esan zuela legegintzaldi hasieran eta oraindik ez dituela bete; eta beraz, aurrekontuetan adostasun batera iritsi nahi badu EAJren proiektu politikoa berriro aurkeztu beharko duela.

PSE-EEri ere egin dio kritika Alonsok. Esan du oso "otzan" dagoela EAJren aurrean eta horrela Eusko Jaurlaritza jeltzaleen esku geratu dela. Urkulluri koherentea izateko eskatu dio, Jaurlaritzak eta bere alderdiak gauza ezberdinak esaten dituztela leporatuz, estutu berriaren eztabaidan kasu.

EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzunok ere erantzun du atzoko agerraldiaren ostean. Estatutu berrirako adostutako testua "zabaltzea" nahiko zaila dela pentsatzen du, eztabaida eta egoera "lasai" bidez adostutakoa izan zelako. Estatutuaren inguruko eztabaida zabaltzearen alde agertu bada ere, PSEri eta Elkarrekin Podemosi beren betoa kentzeko eskatu die Urruzunok. Azaldu du egungo marko politikoari subiranotasuna falta zaiola eta ondorioz beren helburu politikoak ezin dituztela bete. "Joko zelai demokratiko" bat sortzearen beharra azpimarratu du alderdi politiko guztien helburuak bete ahal izateko. "Termino demokratikoez eta ez alderdikoiez" eztabaidatu eta lan egitea proposatu du Urruzunok.

Jaurlaritzaren egungo egoera "ahula" dela uste du "legegintzaldiaren lau urteak kudeatzera mugatzen" delako. Gogorarazi du Urkulluk bi legegintzaldi daramatzala "erabakitze eskubidearen aldeko erreferenduma iragartzen" baina gai horren inguruan ez duela aurrerapausorik eman. Azaldu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak "gobernu indartsu" bat behar dutela, "sakonera handiko" erabakiak hartuko dituena.

Elkarrekin Podemoseko Andeka Larrea komunikazio arduradunak Urkulluri eskatu dio darabilen "joku bikoitzarekin" amaitzeko. EAJ barnean iritzi eta jarrera ezberdinak daudela esan du Larreak; batzuetan "zeharkako adostasunak" bilatzen dituelako eta beste batzuetan, alderdiei "beraiek gabe" ez dutela aurrera egingo esaten diela. Hori dela eta. Larreak uste du "ziaboga bete-betean" dagoela EAJ eta Urkuluri bere alderdi barneko eztabaidak argitzeko eskatu dio. Larreak azaldu du estatutu berria dela eta, EAJ arazoak sortzen ari dela: "Estatutu berriaren oinarrien eztabaidan Egibar sartu aurretik, alderdi guztiek ikusten genuen adostasunerako bidea; Egibar sartu ostean, nekezagoa izaten ari da".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.