Indarkeria matxista

Gizonezko batek emakume bat bortxatu du Donostian

Erasoa Zurriolako hondartza inguruan gertatu zen, igande goizaldean. Ertzaintza erasoa ikertzen ari da.

Donostiako Aste Nagusian izan diren sexu erasoen aurkako elkarretaratzea, abuztuaren 13an, Donostian. IDOIA ZABALETA, FOKU
2018ko irailaren 3a
18:41
Entzun

Gizonezko batek emakume bat bortxatu du, Donostian. Erasoa igande goizaldean gertatu da, Zurriola hondartzaren inguruan, eta emakumeak atzo jarri zuen salaketa Ertzaintzan. Polizia erasoa ikertzen ari da, eta oraingoz ez du inor atxilotu.

Donostiako alkate Eneko Goiak udaleko bozeramaileen batzordea bildu du eta batzordeak aho batez gaitzetsi du erasoa. Udalak elkarretaratzera deitu du bihar eguerdirako, udaletxe parean.

Udal gobernua kezkatuta agertu da, bi astetan hirian izan den bigarren bortxaketa baita. Donostiako Aste Nagusian, neska adingabe bat bortxatu zuten. Eraso hura ere Zurriolako hondartzaren inguruan gertatu zen.

Goiak jakinarazi du udaltzaingoak zaintza berezia egingo duela Zurriolako hondartzaren inguruan, baina ukatu egin du gunea puntu beltz bat denik. Erasoak beste edozein tokitan ere gerta daitezkeela adierazi du.

Bestalde, Zarautzen, adingabeko baten kontrako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.