Noiz sortua: 2018-09-06 13:10:57

Japonia

Bederatzi pertsona hil eta 30 desagertu dira Japonian, lurrikara baten ondorioz

Seismoa 6,7 gradura heldu da Richter eskalan, eta hainbat erreplika izan ditu. Atsuma herrian eragin du kalte gehien: hangoak dira desagertuak.

Ibilgailu bat errepidean harrapatuta, Chitosen, Hokkaidon. /
Ibilgailu bat errepidean harrapatuta, Chitosen, Hokkaidon. / Jiji Press/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko irailak 6

Japonia iparraldean izan du epizentroa 6,7 graduko lurrikarak, Hokkaido irlan zehazki. Orain arteko datuen arabera, bederatzi hildako eta 200 zauritu inguru eragin ditu. Biktima kopuruak, hala ere, gora egin dezake datozen orduetan Atsuma herriko 30 bizilagun desagertuta baitaude. Horretaz gain, seismoak eta haren erreplikek hainbat luizi ere eragin dituzte.

Shinzo Abe lehen ministroak larrialdiko batzorde bat osatu du desagertuak bilatzeko eta erreskate lanetarako, eta militarrak bidali ditu Hokkaidora. Tomakomai da epizentrotik gertuen dagoen herria, baina Atsuman izan da kalte gehien.

Lurrikararen ondorioz, hainbat eraikin ere erori dira, baina agintariek baztertu egin dute tsunamirik eragin dezakeenik. Hainbat errepide itxi egin behar izan dituzte, eta tren eta hegaldi ugari ere bertan behera geratu dira. Tomariko zentral nuklearra ere gelditu egin behar izan dute une batez, baina, gobernuaren arabera, ez da inolako ihesik izan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 5ean eguneratua, 14:00etan. ©

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 11.701 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 693 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.709 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Osasungintzako langileak txaloka, Nafarroako Ospitalean, Iruñean. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Sintomarik ez dutenen artean test azkarrak egingo dituzte Hegoaldean

Berria

Pedro Sanchezek bilera egin du autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta iragarri du milioi bat proba azkar egingo dituztela pertsona asintomatikoen artean. Horiek bakartzeko azpiegiturak prestatzea eskatu die.

Apirilaren 5ean eguneratua, 14:00etan. ©

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 11.701 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 693 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.709 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Donostiako Udalak jarri eta kendu zuen kartel turistikoa, Miramar jauregian, iazko otsailean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Turismoaren argazki negargarria

Xabier Martin

Turismotik bizi diren enpresek eta langileek aspaldian dakite Aste Santua galdu dutela; sektorearen benetako kezka da koronabirusak zirrikiturik utziko ote duen urte osoan susperraldi txiki baterako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna