katalunia

Kataluniako Errepublikaren aldeko bilkurak egin dituzte

ANC Euskal Herriak deituta bildu dira Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

Bilbon egindako elkarretaratzea. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2018ko irailaren 8a
20:24
Entzun 00:00:0000:00:00

ANC Euskal Herriak deituta, hainbat herritarrek elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Katalaniako Errepublikaren alde. Autodeterminazioaren aldarrikapena ere egin dute haietan bildutakoek.

Kataluniar Errepublika egiten ari gara lelopean, Iruñean eta Donostian udaletxe aurrean elkartu dira; Gasteizen Andre Maria Zuriaren plazan eta Bilbon Arriaga plazan.

Datorren asteartean izango da Kataluniako Diada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.