ANC Euskal Herriak deituta, hainbat herritarrek elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Katalaniako Errepublikaren alde. Autodeterminazioaren aldarrikapena ere egin dute haietan bildutakoek.
Kataluniar Errepublika egiten ari gara lelopean, Iruñean eta Donostian udaletxe aurrean elkartu dira; Gasteizen Andre Maria Zuriaren plazan eta Bilbon Arriaga plazan.
Datorren asteartean izango da Kataluniako Diada.