Herri mugimenduak

Iraultza Txikien Akanpada egingo dute Zubietan, hilaren 21etik 23ra

Euskal Herri osoko herritarrei eta herri mugimenduei egin diete dei bertaratzeko, "elkarrekin hausnartu, konspiratu eta alternatibak praktikan jartzeko".

Iraultza Txikien Akanpadako antolatzaileak, gaur, Zubietan. GORA RUBIO
2018ko irailaren 13a
18:46
Entzun

Lo zakuak, kanpina, musika tresnak eta bizipoza. Horiexek ekartzeko eskatu diete herritarrei eta herri mugimenduetako kideei, heldu den astean —hilaren 21 eta 23 bitartean— Zubietan antolatu duten Iraultza Txikien Akanpadan parte hartzeko. Egitaru zabala prestatu dute hiru egunotan. Hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta protesta ekintzak. Besteak beste, igandean bazkalostean Zubietako gainetan eraikitzen ari diren erraustegira "buzo zurien martxa" bat antolatu dute, Gipuzkoa Zutiken eskutik. Aldez aurretik, aurreko erraustegi proiektua geratu zutenei omenaldia egingo diete.

Ostiralean hasiko dira ekintzak. Lurrikararen erdian gu berri bat? izenburuko mahainguruarekin abiatuko dute programa. Larunbat goizean herri mugimenduen eta erakundeen arteko harremanak aztertuko dituzte, eta bi tailerretan —gizonentzako bata eta emakumeentzako bestea— aztertuko dituzte "gure espazioetako" eraso matxistak. Kataluniako prozesuak euskal herrigintzarentzat dakartzan irakasgaiak ere landuko dituzte.

Aldi berean, Euskal Herrian dagoeneko martxan diren arlo ezberdinetako zenbait esperientzia ezagutzeko aukera ere izango dute: etxebizitza, elikadura, lana, energia, finantza etiko eta elkarbizitza alorretan, besteak beste. Akanpadan zehar otorduak eskainiko dituzte, eta umeentzako jolasak eta ekitaldiak ere izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.