Atletico Madril 1-1 Eibar

Azken unean, kolpea

Eibarrek 1-1 berdindu du Atletico Madrilekin. Enrichek 87. minutuan aurreratu du talde armagina; baina Garcesek zapuztu egin du hiru puntuak etxera eramateko aukera, luzapenaren azken minutuan.

jarraia156685.jpg
2018ko irailaren 15a
18:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez dio asko iraun zorionak Eibarri, Wanda Metropolitano estadioan. Sei minutu eskas. Atletico Madrilen etxean hiru puntuak lortuko zituela zirudien, 87. minutuan Sergi Enrichek Eibar 0-1 aurreratu duenean. Sari handia zuen esku artean. Ez zen neurketako azkeneko gola izango, ordea. Borja Garces Atletico Madrilen harrobiko jokalariak puntuak banatzera behartu du 93. minutuan sartu duen golarekin.

Azken txanpara arte ongi eutsi diote armaginek Atletico Madrili, eta aurkariak izan dituen aukera garbienetan sendo agertu da Dmtrovic atezaina.

Partida amaieran, beraz, puntu bat gehiago Eibarrentzat. Lau bildu ditu guztira, orain arteko lau jardunaldietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.